Hats berri bat

PrintFriendly and PDF

HatsBerri

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza

Hauteskundeek zabaldu ohi dute militanteekin banan banakako eztabaidak, trukaketak irekitzeko aukera. Departamenduko hauteskundeak hurbiltzen ari zaizkigu eta horrekin militantziaren aktibatzea eta hautagaien bilaketa sutsua egitearen beharra.

Baina, hauteskunde horiek, bigarren bide bat ireki dute ere, Baionan herri bozetan sorturiko ezadostasun estrategikoak utzitako zauri zein ez ulertzeak neurtzeko aukera. Iritziak askotarikoak dira: batzuentzat, Baiona Berde eta Elkarkidearen baitan zeuden abertzaleak hartutako ildoa eta estrategia ezin ulertuz kritikak luzatu dituzte, beste batzuk, Baionako hauteskundeen estrategia jarraituz aliantzen bidea jarraitzeko behar gorria aldarrikatu dute, eta, azken batzuk, bai bando batean eta baita bestean ere, ondoeza bati eutsiz, aiherkunde batean blokeaturik diraute.

Halere, aiherkundea hitza ñabardura txiki batekin baliatzea premiazkoa dirudi kontestu honetan, herriko boz horietan gertatutakoari begira guztiok baitugu gure erantzukizuna.

Pandemiaren garai bitxi honek, izan ere, ez du, hainbat hilabetez, Baionako abertzaleen arteko eztabaidak sakontzeko aukerak ireki, eta, askok eta askok, izan estrategia baten aldekoak edo bestekoak, ez dute beraien iritzia plazaratzeko eta eztabaidatzeko aukera izan.

Departamenduko hauteskundeetan gaudela, korapilo horiek askatu eta hats berri bat eraikitzeko aukera eman behar digu. Zuetariko askok errango dute: baina, hauteskundeak ez dira horretarako eginak! Estrategia aurretik pausatzen da, ezadostasunak aurretik garbitzen dira! Guztiz ados horrekin, baina, elkar bizitza hobetzeko beharra dagoelarik, ezadostasunen gainetik, elkarturik, proiektu amankomun xume batean murgiltzeko aukera ematen dute ere hauteskunde horiek. Momentu horiek militanteengana hurbiltzeko bidea irekitzen dute, eta, mihiak askatzen direlarik, ohartzen gira, ezadostasun guztien gainetik, edozein erabaki hartzeko orduan militantziaren boza eta iritzia hartzearen beharra garrantzitsua dela.

Herriko bozek, izan ere, alde horretatik irakaspen handi bat eman digute. Benetako alternatiba ezkertiar eta abertzale bat eraiki nahi bada Baionarentzat, gardentasuna eta gure militanteekiko zintzotasun osoarekin ibili beharra dugu, hats berri hori bultzatzeko ezinbestekoa baitugu ildo hori jarraitzea.

Hori guztia erranik, batzuk errango didate, eta orain zer? Zertarako balio du horrelako gai bat, berriz ere, mahai gainean jartzea? Hau guztiak balio du errateko ondoko hilabeteetan eramango den lana, emango diren urratsak, erabakikorrak izango direla. Jende berria gureganatu, tokiko talde eraginkor bat sortu eta bultzatu dira ondoko erronkak, hats hori epe luzeko arnas berri bat bilakatu ahal izateko.

Utz iruzkin bat

Zuen emaila ez da sekulan argitaratua izanen, ez eta ere komunikatua. Betetzea baitezpadakoak diren guneak * batekin markatuak dira.

Connect with Facebook

*
*

Ondoko HTML elementuak erabil ditzakezue <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

  • Berripapera



  • Enbata sostengatu

    Kioskoetan

    Enbata sostengatu ! 40€-tarik goiti hilabete guziz zuen gutun ontzian Enbata aldizkaria lortuko duzue.

    Harpide zaitezte / Sostenga gaitzazue

  • Gaika

  • Hitz-gakoak

  • Bideoak

    bideoak