“Herrian bizitzen segitzeko parada ukaiteko, mobilizatu!”
Logement_Etxebizitza - Azken urte hauetan eta aspalditik ezagunak diren arrazoinengatik, desafio handia bilakatzen ari da Ipar Euskal Herrian etxebizitza duin bat atzamaitea.
Aste batzuk gelditzen dira soilik azaroaren 20an, Baionan "Vivre et se loger au Pays, Espekulazioari EZ" lemapean eginen den manifestazioarentzat. Zuk ere manifestazio honen arrakastaren parte izan nahi baduzu, animatu heldu den urriaren 27an, asteazkenarekin, arratsaldeko 19:00etan Uztaritzeko Lapurdi gelan antolatuko dugun bilkura irekira. (...)