Aberatsen ekintza, etxeen salerospenetan, haien diru iturriak handitzeko!

PrintFriendly and PDF

AberatsenEkintza

Larunbat honetan, urriaren 2an, hainbat inbertitzaile aberats, Ipar Euskal Herrian etxebizitzei eta etxeen salerospenei  buruz diren tabuak hautsi nahian, Bizitegi eta etxeen salerospenen Saloian sartu dira. Beren aberastasuna argiki asumituz, “Apartamendua =  Bizitegia Diru iturria!” mezuekin pankartak atxiki dituzte. Jendearen eta erakus mahainen artean maletekin eslalomean ibiliz eta beren banku billeteak airean botatuz  Saloian ahal zuten guzia erosteko. Aberats horiek, Ipar Euskal Herrian etxebizitzaren merkatuaren goititze eroari egin diren kritiken kontra protestatzen zuten.

Garrantzitsua da  jabeentzat egun hortan  berean Bizitegi eta etxeen salerospenen Saloian izaitea etxeen salerospenetan espekulazioa indartzeko nahia defendatzeko eta promotoreak zoriontzeko lur berriak eskuratzeagatik. Horietako batek honakoa erran du: “Ipar Euskal Herrian etxebizitzen merkatua biziki untsa doa, eta gainera, goiti doazen prezioek argi uzten dute: kontent ez direnek, karrikan lo egiten ahal dute! Etxeen salerospenak, edo maite dituzu edo gabe egiten duzu “.

Etxeen salerospenean espekulazioa biziarazteko eta, tokiko biztanleen kaltetan, aberatsenei Ipar Euskal Herriko bigarren etxebizitza ederrenen eskuratzea ahalbidetzeko, antxerak antolatu dira. Ondasun guztiak saldu eta, aberatsek, batak besteari zorionak eman dituzte.

Besteen bizkar aberasteko ahala izateko eskubidea defendatuz, aberatsen taldea, jadanik modu masiboan ikusia izan zena Baionan maiatzaren 1eko manifestazioan, Bizi! elkartearekin harremanetan sartu diren aberatsek sortu zuten, guttienik behar dutenei laguntza gehien ekartzen dien sistemaren zentzugabekeria erakusteko.

Batez ere etxebizitzari dagokionez: “Krisia Ipar Euskal Herrian sumatzen ari da lurraren eta alokairuen prezioen  igoerarekin, lurraren artifizializazio gero eta handiagoarekin, etxebizitzaren eta lan lekuaren artean gero eta distantzia handiagoarekin, mugikortasunaren saturazioarekin, berotegi efektuko gasen isurketen handitzearekin eta lurraren artifizializazio gero eta handiagoaren ondorioekin ”,  dio Elise Diletek. Bizi! -ko bozeramaileak.

Arrazoin guzi horientzat, elkarteak bizitegi eta etxebizitzen gaien inguruko lantaldea martxan ezartzen du.  Bizik gaia landu nahi du lurraldeko biztanleek beren aktibitate lekuetatik hurbil bizitzeko, lurraren bizia zaintzeko eta etxebizitzen eragin ekologikoak murrizteko helburuekin. Gai hauetan interesa duen edonor gomitatua da taldean sartzera. Bizi elkarteak, denentzat eskuragarria den etxebizitzaren aldeko manifestaldi handian hitzordua finkazen du, azaroaren 20an, larunbatez, 15:00etan Baionan.

  • Berripapera



  • Enbata sostengatu

    Kioskoetan

    Enbata sostengatu ! 40€-tarik goiti hilabete guziz zuen gutun ontzian Enbata aldizkaria lortuko duzue.

    Harpide zaitezte / Sostenga gaitzazue

  • Gaika

  • Hitz-gakoak

  • Bideoak

    bideoak