Korrikaren sorrera: Diru behar handia eta “iraultzaile” kuadrilla bat
BIDEOA - Urtsa Erraztik dio “gazte iraultzaileak” eta “zoroak” zirela. Korrikaren sortzaileak halakoak izan ez balira, agian ez zen sortuko Euskal Herria zeharkatzen duen euskararen aldeko ekimen erraldoia. Errazti Euskal Herriko AEKren ekonomia arduraduna zen 1980an: “Posturik txarrena zen, ez geneukan pezeta bat ere, eta herrialdetako batzorde guztiek dirua eskatzen ziguten”. Behin egitekoa zen Korrika, bi urterokoa bihurtu zen.
Azaroaren 29an, 45. urteurrenean, sortzaileak omendu ditu AEKk. Erraztik “asmakizun zoro” hura ekarri du gogora. Argia.eus-etik. (...)

by
by
by
by
by
by
by