“Egun 1, Herri 1”, laborantxa herrikoi eta hazkurri emailearen alde!
ELB eta LURZAINDIA - Arbonako Berroeta bideko lurren okupazioa duela 68 egun hasi zuten ELB eta Lurzaindiak. Bi hilabete horien gau eta egunak bilkura, elgarretaratze, eztabaida, kontzertu, tailer eta animazio desberdinek osaturik iragan dira. Iparraldeko biztanle frangok beren sustengu azkarra erakutsi dakote ekintza huni, laborarien arranguraz haratago jendartea hunkitzen duen egoera dela erakutsiz.
Okupazioari sustengua ekarri nahi dakoten oroer, laborari ala ez, idekia den BOST (Berroetako Okupazioaren Sustengu Taldea) izeneko kolektiboa sortu berri da. Sustengu taldeak laborantxa lurrak laborariendako izan ditezen, lurrak merkantzia hutsa baino gehiago hazkurri emaile izaitea lehentasuna izan dadin eta espekulaziotik babestua izan dadin aldarrikatzen du. (…)