“Herriari”, Itsasu herri bizi, aitzinakoi eta euskalduna bilakatzeko ari
Herriari-k, Itsasuko abertzaleen zerrendak, joan den martxoaren 15eko lehen itzulian, 410 bozka bere alde bildu zituen, herriko etxea orain arte kudeatu duen zerrendatik berrogoi bozetarat geldituz. Bigarren itzuliari begira, Herriari taldeak argi du Itsasuko Herriak eskuratu behar duela arduradun talde bat deliberatua, eta elkartasunez josia den herri proiekto bat, konfinamendu ondoak behartzen duen bezalakoa. Taldeak berehala ezartzen du helburu hori lehentasunetan bozka aintzineko lehian eta bere herri proiektoan.
Hara Enbata.Info-ren bi galderei, Mikel Hiribarren zerrendaburuak ekarri erantzunak. (...)