“Espainolismoa goratzen duen sinbolorik” ez!

BIDEOA - Tuterako Osborne zezena bota du Ernaik, "Espainolismoa goratzen duen sinbolorik" ez dutela nahi adieraziz. Euskal Herri antifaxista aldarrikatzeko ekintza izan da Nafarroan gelditzen zen azken zezena botatzea.
Jarraian, ekintza zuzenaren bideoa eta gogoeta sakontzeko, Hedoi Etxartek Berrian egin "Ernaik, beraz, Espainiako artista antifaxista baten diseinu bat eraitsi du antifaxismoa aldarrikatzeko Espainiaren aurka." iritzi artikuluaren esteka. (...)

Lurzaindiak gauza epaituaren autoritate ukatzea salatzen du

LURZAINDIA - Estatu Kontseiluak, 2024ko irailaren 17ko erabaki baten bidez, bukera eman dio Lurzaindiak Domintxineako biztanleen elkartearekin batera Arbonako herriko etxearen kontra daraman 7 urteko borrokari : Euskal Hirigune Elkargoak 2023ko abenduan aurkeztutako kasazio-errekurtsoa ez onartua izanak, auzia hetsi eta arrazoin ematen dio LURZAINDIAri; hau da, Arbonako herriko etxeak laborantxako lur sailkatua den Etxeta lursailan onartutako eraikuntza eta egokitze agindu guziak baliogabetuak direla.
Gaur egun, Euskal Hirigune Elkargoaren helegitea da beraz ez onartua, eta, halere, epai guzi horiek kondutan hartu gabe, etxe multzoaren antolaketa eta eraikuntza lanak segitu dira inpunitate osoz. Laborantxako lurra, beste behin, sakrifikatua izan da. LURZAINDIAk, Euskal Hirigune Elkargoko hautetsiei, suprefetari eta prefetari eskatzen die, gauza epaituaren autoritate ukatze horren aurrean beren asmoa adieraz dezatela. (...)

Zubiak ireki, errepresioa salatu

2024ko urriaren 2an, asteazkenarekin, goizeko 9tan, hainbat erakunde sozial, politiko edo sindikaletako 7 kide deituak dira Hendaiako komisaldegira deklaratzera, migranteak frantses estatuan sartzen laguntzea leporatzen zaie.
Hara, han berean mobilizatzeko, lehen 80 izenpetzailek luzatzen duten dei kolektiboa. (...)

Minorizazio gorrian

Iñaki Iurrebaso Biteri soziologoak iritzi artikulu hau Telesforo Monzon elab webgunean argitaratu du, Argia.eus-en agertzen bertsioa jarraian atzemanen duzue.
Iurrebasok dio euskara heriotzatik gertuago dagoela normalizazio egoera batetik baino. Egoerak bi gauza eskatzen dituela adierazi du: egoeraren larritasunaren kontzientzia hartzea eta hizkuntza politika ausartak abian jartzea. (...)

L’E-CHO ordinaire de la transition énergétique

Philippe Saint-Arroman - La transition énergétique est au cœur de nombreux discours. Elle fait l’unanimité depuis Ursula Van der Leyen, présidente de la Commission Européenne jusqu’aux écologistes encartés qui revendiquent son accélération.
Il nous a semblé pertinent de situer le projet E-CHO par rapport à cette fameuse « transition ». (...)