Euskara orain! Konstituzio aldaketa orain!

EUSKAL KONFEDERAZIOA - Ekainaren 1ean, Pour Que Vivent Nos Langues Kolektiboak zabaldu deia segituz, 800 euskaltzaletik gora bildu gara Ipar Euskal Herri osoan antolatu 10 elkarretaratzetan (Arbonan, Azkainen, Baionan, Beskoitzen, Donibane Garazin, Hazparnen, Hendaian, Itsasun, Maulen eta Ziburun), frantses Konstituzioa aldatu eta gure hizkuntza eskubideak errespetatuak izan daitezen aldarrikatzeko.
Izan ere, azken urte eta hilabete hauetan lurralde hizkuntzak garatzeko helburu zuten hainbat tokiko deliberoren kontra egin du frantses Estatuak, prefeten bidez, abantzu sistematikoki argudiatuz Konstituzioaren kontrakoak zirela, 2. artikuluak zehazten baitu frantsesa dela Errepublikaren hizkuntza. (...)

Nazioa gara, orain Euskal Herria

EHBAI & EHBILDU - Maiatzaren 18an, EHBai eta EHBildu elkarrekin eman prentsaurrekoan ekainaren 9an iraganen diren Europar Parlamenturako hauteskundeei buruzko irakurketa eta kanpaina aurkeztu dute. (...)
Bi alderdiak jabetzen dira, EHBaik parte hartuko lukeen zerrendarik ez izateak hutsune bat sortzen duela EHBaien proiektuaren alde egingo luketen bozkatzaileengan. Alta, EHBaik uste du eskuin muturrari erantzun sendoa eman behar zaiola eta beraz, Euskal Herria aitortzen duten ezkerreko hautagaitzen alde egiteko deia zabaltzen du. (...)

12 ordu Marieniako borroka elkarrekin irabazteko

Marieniako laborantza lurren defentsan, maiatzaren 25ean, Halle Bernadette Jougleux herri erdiko gunean, mobilizazio egun berri batera deitzen dugu sei egituren artean: CADE, ELB, ELB gazte , Lurzaindia, Nahi Dugun Herria, Ostia. Hitzordu hau garrantzitsua izanen da hamar urte beteak dituen Marienearen aldeko dinamikarentzat.
Egunaren antolatzaileek engaiamendu berria iragartzen dugu: elkarrekin bat eginen dugu lur horiek betirako laborantzarako egon daitezen, bakoitzaren taktikak konbinatuz. Segur baikara, goiz edo berant, borroka hau irabaziko dugula. (...)

Jauzi egiteko garaia da, Jauzi Ekosoziala! 2024

BIDEOA - Jauzi Ekosoziala eragilearen aurkezpen bideoa. Sistema ekozidaren aitzinean, eta krisi anizkoitzen kontestu batean, Euskal Herrian justizia sozialean oinarrituriko trantsizio ekosoziala bultzatzea du xede.
Horretarako, "borroka kulturala disputatzea eta gehiengoak artikulatzea" dute bide eta Euskal Herriko lurralde guzietako ikuspegiak batzeari lehentasuna ematen diote. (...)

Izan zaite Amillubitar!

BIDEOA - Biolur Gipuzkoa - Eusten gaituen lurra ondasun kolektibo bilakatzeko helburuarekin abiatu dugu Amillubi Taupaka proiektua. Herritarrek elikagaiak eta nekazariek lurrak izan ditzaten, elkarrengana batu garen mugimendu agroekologikoa gara eta lurra babestea dugu helburu. Amillubi baserria eta bere lurrak erostera goaz.
Amillubi lurrak eta baserria babestu eta eskuratzeko guztion ekarpena beharrezkoa da. Amillubitarrak nahi ditugu. Izan zaite Amillubitar!

Plus qu’un mois pour commander Herri Bidea

BAGIRA - Herri Bidea, c’est le résultat du processus Bagira, la feuille de route du Mouvement Abertzale du Pays Basque Nord et sa boussole pour les 10 prochaines années ! C’est un petit livret de 72 pages, facile à lire, qui se base sur les résultats de l’enquête, les discussions et les moments partagés dans le cadre du processus Bagira.
C’est LE livre que tout abertzale se doit d’avoir dans sa bibliothèque !! Tu n’as pas récupéré ton exemplaire lors de l’Aberri Eguna ? Clique en suivant pour te le procurer ! (...)