
EUSKAL KONFEDERAZIOA
Euskal Konfederazioak euskararen aldeko manifestaldi handia antolatuko du azaroaren 21ean, Baionako karriketan. Dinamika hori aurkezteko 10 bilkura publiko izanen dira Ipar Euskal Herri osoan irailaren 10a eta 24aren artean. Denen indarra behar dugu! Euskararen garaia da!
2021eko inkesta soziolinguistikoak utzi emaitzek kezkaturik eta Euskararen Erakunde Publikoaren aurrekontuaren inguruko negoziaketak blokeatuak zirela ikusirik, Euskal Konfederazioak Gogoeta bat abiatu zuen 2024 bukaeran, euskararen aldeko hizkuntza politika publikoetan pisu handiagoa izateko nola egin ikusteko.
Gogoeta horretatik Euskal Konfederazioa – Norabide berriak txostena atera zen, Euskal Konfederazioa osatzen duten kideek 2026ko urtarrilaren 24ko Ezohiko biltzar nagusian onartu zutena. Txostena onesteaz gain, aurtengo azaroaren 21ean, Baionan, euskararen koofizialtasuna aldarrikatzeko manifestaldia antolatzeko printzipioa ere aho batez bozkatu zen.
Gogoeta eta txostenaren berri emateko alde batetik, eta Euskararen garaia da – Notre choix l’euskara manifestaldia aurkezteko bestetik, Euskal Konfederazioak 10 bilkura publikoko zikloa antolatuko du Ipar Euskal Herri osoan zehar, irailaren 10etik 24ra.
Bilkura hauek denei irekiak dira, bai euskalgintzako elkarte, kultur elkarte, kirol elkarteei…, bai norbanako euskaltzale guziei, euskal hiztunak izan ala ez.
Elkarrekin trukatzeko parada izanen dugulakoan, laster arte!
Data eta leku guziak: https://euskalkonfederazioa.eus/iraileko-bilkurak/


by