PreSOS

Badu aspaldi iritzi andana batek bide berri bat ideki behar zela Euskal Herrian aipatzen duela.
Presoen aldetik, urratsak eginak izan dira, gizarteari da orain urrats hauek gauzatzea elkartasun zintzo eta aktibo bat bultzatuz; ainitz eman duten jendeek beren lekua ukan dezaten euskal gizarteak hartzen duen bide berrian.

Transatlantikoa

Atlantikoa nehoiz ez baita geldian, lanjerra presente da portu hegian. Atzo zerbait hurbildu baitzait igerian, kurios joan natzaio, nere ahulerian, han zen ur erdian, lasai alegian.
Ta ez bat ez bi-an, hartu dut (begian...), animaleko TAFTA bat aurpegian!

Hauteskunde solas

1945eko apirilean, lehen aldikotz Frantzian, emazteek bozkatu zuten herriko bozetan. Gaur egun, erresuma ainitzetan ez da eskubide hori errespetatua, ez emazteendako eta ez gizonendako. Beren burua besteak baino gehiagotzat daukaten bakar zonbaitek hartzen dituzte herriaren kudeatzeko deliberoak. Gutarik gehienek hori ezin onartutzat daukagu funtsean.
Bizkitartean, gure herri «aitzinatuetan» eskubide hori ez dugu baliatzen. Bozkaldiak pasa arau, ohartzen gira abstenzioak gora egiten duela! Ez gira kontradikzioneetaz beldur!

Bertso berriak kafeari

Edari bero eta iluna gure tripetan barrena, 10 mendeko Historia du Etiopian hasi zuena. Transformazione prozesu luze, torrrefakzio sistema, Tropikoetatik lur hotzetara jiten zaukun ekoizpena.
Etengabeko erritmo bizi geldiezinaren preso, Atxikitzeko edan behar dira egunero 5 Expresso. Kontra izanki halare ezin genioke erran “Paso!” Arma ona da gau ilunean idazteko 3 bertso!

Kantuz nahi bizi

Kantuz sortu naiz eta kantuz nahi dut bizi aktualitatea. España bihurgune baten bezperan da Podemos-eko Iglesias-ekin: ez dute katolizismoarekin sekulan bukatuko! Bestalde, Barcinak erabaki du Wolkswagen izanen dela bere finantzatzaile poloa: autohorniketa da hau! Hondoak arrotuaz murgil igarian, zorrak zeuzkan eta haiek bota nahian!
Bixkotx gaineko g(e)rezia: zorra porrot! Alemaniari syri(z)a sartu dio, berak merke(l) pagatuz Alemaniari kario pagaaraziz! Gainera, Bigarren Mundu Gerlako indemnitateak galdegiten dazko: ni bezala, berak ere kantaarazi nahi ditu! Hori da errepremituen polis-tezia! Bainan europear agintariek ez dute begi onez ikusten!

Ni Tumur Tymyp naiz

Joan den urtarrilaren 19an, Hohhot hirian, pasatu den gertakari batek ez ditu telebista kate edo prentsaren lehen tituluak egin.
Altabada, Tumur mongoliarraren bukaerak, gaur egun Ama lurrak ezagutzen dituen problematikak labur biltzen ditu.

“Ezti gostu bat”

Hara nola deitzen den polliki-polliki irakurtzen ari dutan liburua.Polliki diot, ez baita gehienetan irakurtzen dituztan nobelen gisakoa!!Liburu hunek lekukotasun batzu aipatzen ditu, bizi zati batzu…
Beren herritik ihes joan diren edo ihes egitera saiatu diren jende batzuen lekukotasunak. Egunerokoa hots, kasik egunero berrietan aipatzen dena…

Inor ohartzerako

Autobusean. Autobusa beterik eta ni masaren erdian. Ezezagunei so ; begirada, irriño ala solasgai bat kausitu nahian. Halakorik ez dut atzeman ordea. Kopetak kausitu ditut. Kopetak. Guztiak haien mugikorraren pantailari so.
Erdian ziren bi adinetakoak salbu. «Garaiak aldatu dira» pentsatuko zuketen, seguraski.