Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Abuztu bukaerarekin ikasturte hasieraren aldia heldu zaigu, bere urteroko buruhausteekin eta euskarazko irakaskuntza ereduen arteko lehia islatzen duen ikasle kopuruen kaleratzearekin. Hortik at, bada sail bat gutxitan aipatzen dena, hau da, sartze unibertsitarioari dagokiona. Gure lurraldetik, urtero, milaka ikasle gazte abiatzen zaizkigu Euskal Herritik kanpo lau, bost urte edo gehiago ikasten pasatzera. Etxetik kanpo abenturara joatea gazte gehienen amets eta plazer handia da eta egin behar dute.
Baina ikasketak egiteko hautaketa prozesu horretan bada eskubide bat gaur egun bermatua ez dena, euskaraz ikasteko eskubideari dagokiona. (...)