Bor Bor (K), Herri Jakintzen Laborategia
Ikasturte honetan zehar Joxemi Zumalabe Fundazioaren "Bor Bor (K)" egitasmo berria zer izango den adosteko parte hartze prozesua gauzatzen ari dira Fundazioko kideak.
Urrian hiriburuetan lehen bilerak deitu zituzten eta orain eragile gehiagorekin harremanetan jartzeko asmoa dute, sortzen joan den proiektuaren zirriborroa moldatu, osatu eta alderatzeko asmoz. Egitasmoa denen adierazle eta gustukua izateko, herritarren parte hartzea espero dute beraz.