Aurten, Herri Urrats Xiberotar eta Baxenafartar ikasleak biltzen dituen Manex Erdozainzi Etxart Kolegioaren alde, hots MEEKen alde, izanen da. Ipar Euskal Herriko barnekaldea husten ari den bitartean, 11 eta 14 urte bitarteko gazteak biltzen dituen Kolegioa garapen betean da. Xiberoako eta Baxenafarroaren etorkizuna dira aurten MEEKen diren 190 ikasleak.
Prefosta hots, "noski baietz" lemarekin, mezu baikorra zabaldu nahi da, euskara eta ikastolen garapena ona dela, bainan erran behar da ere lortzen dena beti borrokaren bidez egiten dela, adibidez MEEKen IEP edo Inklusiorako Egitura Pedagogikoaren idekitzea lortu da borrokatuz, brebeta euskaraz lortuko da ere beti borrokatuz. (...)