Iritzia
Lanbide lizeoa
en Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Seaskaren urrats bat baldin bada zinez txalotzekoa, hori da lanbide heziketa eskainiko duen lizeoa irekitzearen urratsa.
Mende erdia betetzeko bezperan dago Seaska, eta urtez urte gero eta ikastola gehiago ireki baditu ere, Ipar Euskal Herriko euskarazko irakaskuntzak bazuen gabezia sendo bat: unibertsitatera zuzendu nahi ez duten eta lanbide bat ikasi nahi duten gazteek ez zeukatela aukerarik beren bidea euskaraz segitzeko.