Lehen Itzulia: Herriko Etxeen %20a jadanik metamorfosi ekologikoaren Itunaz engaiatuak
Martxoaren 15eko Herriko bozetako lehen itzulitik landa, Metamorfosi ekologikoaren Ituna izenpetu duten 32 zerrenda hautatuak izan dira. Hots, 32 herriko etxe guttienez Bizi! elkarteak proposatu Ipar Euskal Herriaren Metamorfosi Ekologikoaren Ituna izenpetu duten herriko taldeetaz kudeatuak izanen dira. Alabainan, lurraldearen metamorfosi ekologikoaren aldeko Ituna izenpetu duten 32 zerrenda herriko bozetako lehen itzulitik landa hautatuak izan dira.
Beste 12 herritan, Ituna izenpetu duten 33 zerrenda buruk beren zerrenda atxikitzen dute bigarren itzuliarentzat. Bizik deia luzatzen du hautesleei bozkatu aitzin so egin dezaten beren hautuko zerrendak ea Ituna izenpetu duen. (...)