EUSKARA JENDEA. 2. atala: “Erromako Inperioan”
BIDEOA - Erromako Inperioak Europako herri eta kultura guztiak suntsitu edota aldatu zituen. Euskal Herri osora zabaldu zen baina ez zuen latinizatu (salbu Akitania, Nafarroako Erribera…). Euskarak latinaren eragin handia jasan zuen eta zerbait aldatu zen (hiztegia, egitura zenbait…), bai eta kultura ere (ideia berriak, teknikak…), baina, aurreko aroetan bezala, komunitateak iraun egin zuen, eutsi egin zion identitatea atxikiz.
Inperioan, bestalde, euskararen lehen lekukotasunak ageri ziren, latinezko epigrafian beti ere, eta gehien-gehienak Akitaniako harrietan eta aldareetan azaldu ziren. (...)