“Aldebakartasunak Estatuen esku hartzea derrigortzen du”
Mobilizazio egun azkarra irailaren 19 honetan, Bake Bidea eta Bakegileek deiturik, pareta baten aitzinean girela adierazteko, parketea aitzinamendu eta esperantza guzien kontra agertzen dela eta. Kartzela zigorra heriotzeraino bete? Ez eta ez berritsi dute parte hartzeaileek.
Datorren hitzorduak aste honetan berean dira. Irailaren 24an Jakes Esnalen baldintzapekoaren erabakia emanen du dei auzitegiak eta egun berdinean Xistor Haramboure-k dei audientzia izanen du. Irailaren 25ean mobilizatzeko deia luzatua da arratsaldeko 7etan Donibane Lohitzunen Luis XVI plazan. (...)