Saizarbitoria: «Euskara jada ez da euskaldun egiten gaituena»
Ramon Saizarbitoriaren 'Martutene' eleberriaren irakurraldi publikoa Bilboko Arriaga antzokian egin aitzin, idazleak, euskarari eta euskal literaturari buruzko bere kezken berri eman dio Berria egunkariari.
«Estatistikek diotenez, sekula ez da hainbeste jende izan euskara jakin, eta erabiltzen ez duena». «Euskaldunen artean gazteleraz aritzeko tabua erortzen ari da, ustez normalak garelako, kontzientzia linguistikoa galtzen ari garelako, errazago zaigulako, geure burua erreprimitzeaz nekatuta gaudelako». (...)