ELAk eman behar duen mezua ez da titular hutsekin asetzen
Iván Giménez Hegoaldean gehiengoa duen ELA sindikatuko arduradunetarik bat da. Gero eta gehiago indibidualista eta kontsumerista den jendarte batean, balore kolektiboak eta elkartasuna aitzinean emaiten dituen sindikatu batentzat, eta formula sinplistak eta eslogan demagogikoak garaile diren aro honetan etengabeko pedagogia egin nahi duen erakunde sindikal batentzat, komunikazioaren erronkak zein diren aipatzen dauku.
Parada ezin hobea da sortu berria den eta Euskal Herrian 100 000 aletan banatua izanen den Alda aldizkariari ongi etorria egiteko. (...)