Utz ezazkizue gure hegaztiak kanpoan!

PrintFriendly and PDF

Manifa29-1

ELB – Euskal Herriko Laborarien Batasuna

Azken sei urteetan hegazti gripa krisiak biderkatzen ari dira. Aurten, kanpoko hazkuntzaren sakrifikatzeari esker hegazti industriak iraun behar zuela sinetsarazi nahi zaukuten. Maleruski errealitatea besterik da. Kabalen zerratzeak eta hegaztien hiltze prebentiboek ez dute birusaren hedapen kontrola ezina saihetsi.

Gaur egun, Lohitzuneko herrian, modelo industrialaren harat-hunatek eta etxaldeetan ibiltzen diren pertsonek dute kanpoko hazkuntza etxalde ttipi bat mehatxatzen!

Berriz ere, ministeritzaren politika sanitarioaren porrotaren salatzeko, industrializazioaren kalteen salatzeko eta kanpoko hazkuntzan ari diren laborariak egoera larrian jarrriak direla salatzeko, ELBk mobilizatzera deitzen du urtarrilaren 29an, Donapaleuko karriketan!

Mobilizazio deialdia :

Hitzordua urtarrilaren 29an, ibiakoitzez, arratsaldeko 14:00etan, Donapaleuko Merkatu Plazan, ministeritzaren zentzugabeko politika sanitarioaren salatzeko.

Etxaldeen eta hazkuntzen industrializazioa gelditu behar da, laborariek ez dituzte errepikatzen ari diren krisi hauen aintzinean egina den kudeaketa txarraren ondorioak pairatzen ahal, Denak Donapaleurat!

Utz ezazkizue gure hegaztiak kanpoan

  • Berripapera



  • Enbata sostengatu

    Kioskoetan

    Enbata sostengatu ! 40€-tarik goiti hilabete guziz zuen gutun ontzian Enbata aldizkaria lortuko duzue.

    Harpide zaitezte / Sostenga gaitzazue

  • Gaika

  • Hitz-gakoak

  • Bideoak

    bideoak