“Emazte langilearen askapen erreala ezinezkoa da, zapalkuntza berezkoa duen sistema kapitalista honen gaindipenik gabe”
Loba Laskarai - Martxoaren 8a hurbiltzen zaigu eta jaz bezala, emazte langileen alde aterako gira karrikarat. Gaur egun bere zentzua galdu badu ere, inportantea da ulertzea duela mende bat, 1910 ean, Emazte Langileen Nazioarteko Egun gisa sortu zela. Zentzu hortan, aurten borroka egun hunen kari, emazte langileen bizi eta lan baldintzen txartzea salatu nahi dugu ITAIAtik.
Guk, sozialismoa ardatz, jendartea bere osotasunean borrokatzera deitzen dugu. Emazte langileen askatzeko sozialismoa eraiki! (...)