Zergatik erabili euskoa, tokiko produktuak kontsumitzen baditut?
Bi minutu baino gutiagotan Europako tokiko monetarik garrantzitsuenaren zergatiak eta ibilmoldea deskubritu!
Bideo honekin, Euskok bere baloreak partekatzen dituzten jende guziak bultzatzen ditu urratsa ematerat eta tokiko moneta egunerokoan erabiltzerat.
Euskoa esku guzietatik ibiltzea da helburua, denek parte har dezagun Euskal Herri ekologikoagoaren, euskaldunagoaren eta solidarioagoaren eraikuntzan!