Asko ari da hitz egiten asteleheneko gertaeretaz. Bilbok inoiz jasan duen eraso larriena izan dela. Biolentziarekin ez dela ezer lortzen. Eskaparate batzuen apurketa ez dela konparagarria milioika heriotzekin. Ertzantzak indarkeria gehiegi erabili zuela. Ertzantzak askatasun osoa eman ziela kaputxadunei nahi zutena egiteko. Bilbo sute batetik libratu zuela ertzantzak…
Nire ustez, mobilizazio arrakastatsu bat da, kontzientziaziorako eta kaleko pedagogia egiteko balio izateaz gain, bertan parte hartu dugunak pilak kargatzeko balio izan duena. Bertatik indarrez, gogoz, aurrera egiteko grinaz ateratzen bagara, “Jo, zer jendetza! Zein ederki! Hurrengoan gehiago!” esanez. Niretzat hori da helburua, indarrak metatzen joatea, geroz eta jende gehiago biltzen joatea, kaleak kolapsatu arte. Astelehenean burumakur, etsita, ezinak jota atera nintzen.