Laguntza ekonomikoa… eta orain denak Bilbora!

Uztailaren 23ko blokatze egunetik, abenduaren 15ean 9 bakegile auziperatuak izan dira Akizen eta otsailaren 2an beste 11 izanen dira Baionan. Lagundu gastu juridikoeri buru egiten!
Bestalde, urtarrilaren 7an, Bilboko karrikak beteko ditugu. Duintasuna, bizikidetza lortzeko itxaropena eta euskal presoei zein haien familiei eragiten dieten giza eskubideen errespetuaren exijentzia eramanen dugu ozen karrikara. Aurten manifestaldi bakar bat izanen da Bilbon. Ipar Euskal Herritik autobusak antolatzen ditugu. Abiatzeak Maule, Donapaleu, Donibane Garazi, Hazparne, Baiona, Donibane Lohitzune eta Pausutik. Autobusuak goizez abiatuko dira eta Bilbotik arratseko 8tan abiatuko. Izena emateko xehetasun guziak jarraian. (...)

Jakes Abeberry, euskal kulturgintzaren akuilatzaile

Txomin Heguy - Jakes Abeberry joan zaigu.Ez ditut hemen errepikatuko Jakesen ibilbide ohiz kanpokoaz iadanik idatzi eta erranak izan direnak. Jakesen ekarpen izigarriaz Ipar Euskal Herriari bereziki eta orohar Euskal Herri osoari. Bai politika munduari, bai ekonomia arloari. Bai eta Biarritzeri eta oroz gainetik Biarritzeko kultur bizitzari. Zeren eta errotik biarriztarra baitzen Jakes. Abertzale sutsua nola ez, bainan lehenik biarriztarra.
Iruditzen zait –salbu Filgi Clavieriren aipamen laburra 2022ko abendoaren 1ko Berrian- guttiago azpimarratua izan dela zer nolako engaiamendu aitzindaria eta zorrotza izan duen Jakesek hainbat urtez euskalgintzaren eta euskal kulturgintzaren antolakuntzarako urraspidean. (...)

Jakesen lana, Euskal Dantzarien Biltzarrean

Henri Duhau - Enbatako Adiskideak, doluminik bizien-bizienak, Jakesen joaiteak sekulako inarrosaldia eragin du gure bihotzetan baina ere Euskal Herri guzian.
Nahi nuke neure lekukotasun xumea erantsi media horiek guti aipatu duten gaiaz: Euskal Dantzarien Biltzarrean Jakesek egin duen lan bikaina 1976ean elkarteburu ezarri genuenetik. Egia da jadanik osasun arras onean zebilela elkarte hau bospasei urte lehenago sortua, baina Jakesek eman zion zabaldura indartsu bat Oldarra taldea lagun. (...)

Pourquoi il faut stopper Bouygues à Marienia

Hartzea Lopez Arana - Le projet de Cambo peut-être un déclencheur pour la constitution d’un front de résistance regroupant plusieurs organisations militantes déjà riches de victoires dans leur domaine.
Juxtaposons, confrontons, partageons. Il ne s’agit pas de vouloir faire remporter la palme à telle ou telle organisation, mais de se centrer, ensemble, sur un dossier prioritaire. (...)

Protection du français au Canada : les contradictions de l’Académie française

Michel Feltin-Palas - Les Immortels se réjouissent des actions menées en faveur du français au Canada, où il est une langue minoritaire. Et si elle en tirait les leçons pour la France ?
L'Académie soutient pour le français, langue minoritaire au Canada, des mesures auxquelles elle s'oppose quand il s'agit du breton, de l'alsacien, du créole réunionnais ou du normand, langues minoritaires de France. (...)

Kanboko Marieniako lurren babesteko deia

LURZAINDIA - 2019ko martxoan, Lurzaindia, Nahi Dugun Herria eta CADE elkarteek, eta Kanboko biztanle batek, Kanboko THPa kontestatu genuen, Marieniako lautadari doakion parteari buruz, gaur egun duen laborantxa erabilpena babesteko. Hiru urteko instrukzio luze baten ondotik, epaiaren erantzuna jaso genuen 2022ko uztailan. Epaileak ez ditu gure eskaerak ontzat hartu, eta laborantxa lur eder hauek eraikigarri mantendu ditu. Horren ondorioz irailean, epaiketa honi dei egin diogu. (...)
Urriaren 21etik 23ra mobilizazio asteburu bat antolatua izanen da, herritar oro hurbiltzen ahalko da babesa ematera eta informazioa hartzera. (...)

Aitzina goaz, projet pour le Pays Basque

Itxaso Cuevas - EHBaik bere lehen Kongresua ospatuko du azaroaren 26an Baionan. Denei irekia den barne prozesua abiatu da sartze huntan, mugimenduari bide orri politiko eta antolaketa berri baten emaiteko.
EHBaien proiektua, ezkertiarra, abertzalea, feminista eta ekologista ororen proiektua izatea nahi dugu. Aldarrikapen horien baitan identifikatzen den pertsona ororen iritzia jaso nahi dugu. Horretarako, tokian toki, herri eta eskualde mailako bilkurak antolatuko ditugu, ahalik eta pertsona gehienengana hurbiltzeko. (...)

«Xiberoko bidea» xedeari alternatiba

Bide berriaren kontre bozkatü düen 8 zinegotzi - "President Jauna, Gütün hau züzentzen deizügü, Bildoze-Onize Pe eta Ezpeize-Undüreine herrietarik igaranen lizatekean «Xiberoko bidea» deitü departamentüko bide xedeari proiektü alternatibo baten proposamena egiteko xedez.
Egia erran, proiektü honek, herritar zonbaitenganik galtoak eragiten dütü, bai eta konprenitü ezintarzünak bideak xüxenki honkiko lütükean egoiliarrenganik." (...)