Berriztagarriak neurritasunarekin batera doaz

Sistema agriboltaiko adibide bat Ipar Katalunian.
Sistema agriboltaiko adibide bat Ipar Katalunian.

Nicolas Goñi eta David Lannes

Aspaldi hasi behar zen trantsizio energetikoaren bidean oso berant gabiltza, eta testuinguru geopolitiko berrian presaka ari dira orain Europa eta osatzen duten estatuen gobernuak energia berriztagarriak bultzatzen. Ipar Euskal Herrian, zein da gure ahalmena erregai fosiletatik ateratzeko, megaproiektuetan erori gabe? Erantzuna teknikoa ez ezik, politikoa da ere.

Petrolioa eta nuklearrari esker energia gure bazterretan ‘ikusezina’ zen XX mendeko parentesia dagoeneko itxia da, baina gizarte mailan ez gara horretaz ongi ohartu. Presazko egoera horretan goldea idien aurretik jartzen dute erabakitzaileek, eta egitura haundien egitasmoek bazterrak astintzen dituzte, batzutan literalki: ingurune batzuk sakonki alda ditzakete megaproiektuek edota mineral meategiek.

Arazoaz ongi jabetzeko oso garrantzitsua da gaiak ezberdintzea: zenbat ekoitzi behar den, zertarako, nola, eta hori dena nork erabaki. Honen araberakoa ahalbidetuko baita benetazko energia burujabetza.

IPCCren arabera trantsizio justua ezinbertzekoa da klima hondamendia saihesteko.

Hots, aldaketaren ahalegina ez zaie txiroenei nagusiki inposatu behar, eta hori trantsizioaren justizia sozial mailak trantsizioaren eraginkortasun materiala bera baldintzatzen duelako ere.

Horrek berekin ekartzen du kontsumo desorekak zuzentzea: Frantziako Estatuan 2030rako BEG isurketen murriztapen xedea lortzeko, %50 pobreenek beraien isurketak %3 jaitsi beharko dituzte, %10 aberatsenek aldiz %61. Desoreka hori zuzentzeaz gain, egiturazko kontsumo maila aztertzea ezinbertzekoa da, horren lehentasunetan eraikinen isolamendu termikoa dugu, eta Ipar Euskal Herria bezalako eremuetan gutiegi garatuak diren garraio publikoak. Arlo horietan berant gabiltza: isolamenduari dagokionez 2008ko Grenelleko helburuak bete balira, 2022ko otsaila baino lehen Errusiatik Frantziak inportatzen zuen gasaren baliokidea aurreztuko litzateke. Adibide gisan, Ipar Euskal Herrian etxebizitzaren sektorea lurraldeko energia kontsumitzaile haundiena da: energiaren %38a gastatu eta BEG isurketen %15a sortzen du, isurketetan hirugarren sektorea izanik. Sektore honen isurketen %75 (hots urtean 230 000 tona CO2 baliokide) etxeen beroketari dagozkio. Akitania Berria eskualdeko Ingurune eta Klimaren Ebaluaketa Agentziaren arabera, etxebizitzen beroketan BEG isurketen murrizteko tartea %69koa da.

Gutien kutsatzen duen energia erabiltzen ez dena da. Behargabeko kontsumoak identifikatu eta murriztu ondoren soilik pentsa daiteke zenbat ekoitzi eta nola, jasangarritasun ekologiko eta soziala ardatz izanik. Ipar Euskal Herrian potentzial haundia dago eguzki energian, gune artifizializatu edo andeatuetatik hasiz: teilatuak, aparkalekuak, harrobiak, Baionako portualdea, autobidearen eremua. Argi izan behar da gune guzi horiek erabiliz eta gure beharrak doituz ere, azalera gutiegi izanen dela, eta laborantzaren kontribuzioa beharrezkoa dela. Hori bistaratzen laguntzeko, kontuan izan Ipar Euskal Herrian etxebizitzaren sektorearen energia kontsumoa 2432GW·o izan zela 2019an, hots zehazki lurraldeko energia berriztagarri ekoizpen potentzialak emanen lukeena (KAETP/PCAETko datuen arabera). Baina lehen aipa bezala, etxebizitzaren sektoreak energiaren %38 gastatzen du, orduan gaurko kontsumo maila aldatu gabe gure energiaren %62 inportatu beharko genuke oraindik.

Honek erakusten du 1) ezinbertzekoa dela gure energia kontsumoa zorrozki murriztea eta 2) energia berriztagarrien garapen masiboaren eragozpen batzuk saihestezinak direla.

Berriztagarrien aurka borrokatzea, praktikan energia fosilen alde lan egitea da. Testuinguru honetan galdera egokia zera da: nola egin?

Horretarako badira janari ekoizpena eta elektrizitate ekoizpena ahalbidetzen dituzten sistemak, lurrik artifizializatu gabe (kiwietan adibidez, eta bertze ekoizpenetara molda daitezke). Eguzkiaren energiarekin batera haizearena egon behar da, bakoitzak duen aldizkakotasuna konpentsatzeko. Horretarako, eredu ez-brutalistak daude, hots: bazterrak suntsitzen ez dituztenak.

Ikusezinak halere ez dira izanen, eta horrek neurritasunera bultzatu behar gaitu: megaproiektuen aurkako borroka ez da berriztagarrien aurkakoa izan behar, baizik eta neurritasunaren alde. Hiri eremuen ur beltzak baliatu daitezke metanoa ekoizteko, landa eremuan egurraren biomasa modu neurrituan erabili, itsasoan bero-ponpak etxebizitzen berotzeko… Eredu sendo bat eraiki nahian, anizkoitza izan behar da, eta biztanleekiko elkarlanean egina.

Berant gabiltza, baina abantaila izan daiteke ere akats ezagun batzuk saihesteko, eta oligopoloen megaproiektuen eredua zabaltzen utzi baino, herritarren parte hartzearekin gure eredu propioa sortzeko.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).