Joanes Goyhenetche, gizon engaiatua

P23JoanesGoihenetxe640

Battitta Boloquy

Joanes Goyhenetche, Ezterenzubi Intzaian duela 87 urte sortu zen. Laborantza ingeniari ikasketak Angers-en egin ondoan, Lekorne Garroan kokatua zen laborantza moldakuntza zentroa kudeatu zuen. Hazparneko laborantza eskolan ere kurtsoak eman zituen garaian. Ondotik Etxarriko AFMR (Association pour la Formation en Milieu Rural) zentroan sartu zen eta erretreta hartu arte, BTSeko ikasleak formatu zituen baita ere Frantziako laborantza ganberetan kontseilari zirenak. Europa eta Afrikako herrialde zonbait ezagutu zituen denbora horietan bere eginkizunen karietara.

Chantal bere espos laguna, Angers-en zelarik ezagutu zuen. 1962an esposatu ziren eta bi alaba ukan zituzten. Amikuzerat etorri zirelarik, Ostankoako Genzenian plantatu ziren. Etxarriko lanaz gain, etxaldea Chantalekin ibiltzen zuten.

Bizi politikoan, gazterik engaiatu zen. Enbata mugimenduan parte hartu zuen eta bere bizi guzian abertzale sailean inplikatu zen. Departamenduaren aldeko borroketan ere hor zen. 1997ko diputatu hauteskundeetan bere burua laugarren bozka eremuan aurkeztu zuen Michel Bergouignanekin, Abertzaleen Batasunaren izenean.

Ostankoan, auzapez bezala lau kargualdi egin zituen 2001 arte. Bere bigarren kargualdian, « Hautetsi Abertzaleak » deitu taldea kudeatu zuen; Iparraldean iragaiten ziren gertakizunetaz gogoetatzeko bai eta ere taldearen ikus manerak eta griñak tokiko agintariei ezagutarazteko. Osoki abertzalea zen. Algeriako gerlara deitua izan zelarik, denboraldi minberatsua izan zen beretako, nola ez abertzale batentzat!

CMR (Chrétien dans le Monde Rural) elkartean, luzaz aritu zen baserri ingurumeneko arazoen inguruan gogoetak eramaiten. CCFD kolektiboan ere eskukaldi ainitz eman zituen garapen orekatu baten sustatzeko.

Erretreta hartu zuelarik, bere gaitasunak, nekezian diren laborarien laguntzen mobilizatu zituen SOS Indartu elkartearen bidez. Eritasunak gaina hartu arte borrokatu zen sentsu hortan.

Etxarriko jauberria saldua izan zelarik 2016an, ez zuen onartu bere bizian garrantzia haundia ukan zuen lantokia, Fraternité Pie X elkarte integristak eskura zezan. Donapaleun antolatutako manifestaldian parte hartu zuen salmenta hunen salatzeko.

Kultura haundiko gizona zen. Manex bere anaia zenaren funtsa eskuratu zuelarik, liburuarekin zuen harreman kartsua lagunei erakustea maite zuen.

Bere familian, memento dorpeak jasan zituen hurbileko kide zenbait sobera goizik joan zirelarik mundu huntarik eta hauetan Mattin eta Eneko bere haur ttipiak. Jakin izan zuen Chantal bere lagunarekin, memento gogor horien gainditzen biziari lehentasuna emanez.Ehorzketa egunean, Peio Iralour, Jean Louis Davant eta Mayie Mendibourek beren lekukotasunak ekarri dituzte Joanesen bizi aberatsa goraipatuz. Sineste haundiko gizona zen eta « ikusezinak » diren jende xumeen gerizatzailea. Eztabaidetan, fermuki engaiatzen zen besteen ikuspunduak beti errespetatuz. Joanesen irri eder eta zintzo hura gogoan atxikiko dugu.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).