Emazte langileak borrokara!

itaia

Andrea Pebet eta Miren Etxeberri, Itaiako kideak

Martxoaren 8a hurbiltzen ari den arau, hainbat adierazpen irakurtzen eta entzuten ahal ditugu emazteen egoeraren inguruan. Iritzi artikulu huntan, gure analisia partekartu nahi dizuegu.

Bizi dugun krisi testuinguruan forma desberdinetako bortizkeria haunditzen eta gogortzen dela ikusten dugu, deia zaurgarriak diren subjektuak (emazteak, migranteak, ikasleak…) baldintza ekonomiko, sozial eta politiko oraino prekarioagoetan emanez.

Horren erakusle bat dira, ikasturte hastapenetik izan diren eraso matxistak. Irailetik, 12 eraso salatuak izan dira guttienez ipar Euskal Herrian, eta 2 erahilketa matxista izan dira Euskal Herrian. Horrez gain, kondutan hartzekoak dira indarkeria matxistak hartu dituen forma berriak: xixta bidezko erasoak, pornografia plataformak, sare sozialetako jazarpena, eta betiere emazteen gorputzen objektibizazioa eta sexualizazioa.

Indarkeria matxistaren emendaketaz gain, emazte langileek bortizkeria ekonomiko argi bat pairatzen dute, haien lan indarra arras debaluatua baita. Lan feminizatuak diren zaintza eta garbiketa sektoreak bizi dituen baldintza txarrak horren adierazgarri dira: lan sari apalak, lanaldi partzialak eta aldakorrak, ordutegi ez jarraiak, etab.

Horrezgain, kovida garaian plantan jarri zen pase sanitarioa beti aktualitatean da zaintza lanetan ari diren zonbeit langileentzat. Emazte hauek lanetik kanporatuak dira txertorik ez ukaiteagatik, bizitzeko baliabiderik gabe utzirik.

Beste adibide dugu aktualitatean den erretreten erreforma. Kotizazio epea 43 urtetara luzatuz eta erretreta adina 64 urtera gibelatuz, langileriaren esplotazioan geroz eta barnago goaz, emazte langileak ondorio haundienak pairatuko dituelarik subjektu zapaldu gisa.

Emazte langileen pobretze orokor horren aitzinean, seinalatzekoak dira emazteen lan indarraren debaluazioari esker irabazi ekonomiko haundiak egiten dituzten enpresari haundi eta politikari profesionalak. Ofentsiba burgesak bisai desberdinak hartu baldin baditu ere, erroa berdina dute eta elgarren artean duten loturatik ulertu behar ditugu.

Erasoaldi hori guziek klaseen arteko borroka ezaugarritzen dute. Klase borroka esistitzen dela ukatzea zailago da krisi kapitalista garaietan. Hainbat kazetari, ekonomilari eta militanteen ahotan ere berriz hiztegi sasi marxista bat agertzen ari da. Hala ere, klase sozialen aitortza egitea eta terminologia marxista erabiltzea ez da aski errealitatearen analisi zehatz eta zuzen baten egiteko. Hori baino konplexuagoa baita gizartearen aztertzea eta hortatik ondorio politikoak ateratzea.

Krisi kapitalista, langile klasearentzat garai berezia dela uste dugu. Alde batetik, pobretzen delako, ekonomikoki baita kulturalki ere bai. Bestetik, paradoxala badirudi ere, iraultza soziala antolatzen hasteko garai aproposa delako, kexua antolatuz eta burgesiaren kontra lehiatuz. Sakontzeko, krisia aipatzen dugularik, hau erran nahi dugu: metatu den kapital guzia eskala haundiagoan balorizatzen segitzeko gaitasun ekonomiko eza. Kapitalismoari berezkoa zaion fenomenoa da krisia eta beraz, momentu hau heldu delarik, egiturazko aldaketa eta erreformak hasten dira, bere ekoizpen bitartekoak moldatzeko bitartean.

Azken hamarkadetan abiarazi den iraultza teknikoaren bidez merkatu berriak sortzen ari dira. Garapen teknologikoa eta robotizazioa irabazi ekonomiko haundiak metatzen segitzeko bideratuak dira, hala nola, esku lana bazterrerat utziz, langabezia estrukturala bilakaraziz eta sistemak behar duen lana ahal bezain merke pagatuz. Muturreko esplotazio hori kolektibo zapalduer errexkiago inposarazten dute, hots, emazte langileer, migranteer, gazte langileer, transer, etb. Horrez gain, teknologia berri horiek langileriaren kontrola segurtatzeko erabiliak dira, izan lanean, karrikan, militantzian eta kontsumoan.

Erasoaldi ekonomiko hau onartarazteko edo normalizatzeko, ofentsiba politiko eta kultural bat ere eremaiten ari dira. Emazteak kontsumo objektu bilakatzen gituzte gure gorputzen gaineko sexualizazioaren bitartez. Horren bidez irabazi ekonomiko haundiak lortuak dira eta ber momentuan, emazte langileen kontrako indarkeria matxista normalizatzen da.

Emazte langileen egoera guzi horrek beraz, subjektu despolitizatu egiten gitu. Alde batetik, ekonomikoki dependente atxikitzen gituzte, zaintza lanen ardura osoa gure gain ezartzen daukute eta bestetik, sexualizatzen gituzte geroz eta zaurgarriago bilakaraziz. Mekanismo horiek guziak oztopo dira politikoki aktibo izan gitezen eta gure eskubide politiko eta ekonomikoak defenda ditzagun.

Instituzioen papera ere aipagarria da emazte langileen bizi baldintzak ulertzeko.

Krisiak aldaketa politikoak ere suposatzen ditu eta demokrazia burgesa (edo burgesiaren diktadura) gordetzea zailago bilakatzen da. Beraz, kapitalismoaren beste bisai bat indartzen da, faxismoarena. Adierazgarria da eskuineko alderdien asmo bakarra gobernuko alderdiak higatzea dela eta bide batez iritzi gibelakoi eta erreakzionarioak indartzea dela, manera hortan ezkerrak zenbaitengan sorturiko etsipena bere aldeko bozka bilakatzeko asmoz. Eskuineko alderdiek indarkeria matxistaren aitzinean duten proposamena, presondegi zigorra gogortzera mugatzen da. Kasu hortan, arazoari ez zako aterabiderik emaiten eta Estatuaren izaite klasista indartu nahi dute: pobreak presondegian eta boteredunak inpunitate osoarekin libre.

Beste batzuek haien burua feministatzat dute, neurri aitzinakoiak saltzen dauzkigute eta bortizkeria matxista borrokatzeko borondatea erakusten dute, ezker hegalekoak liratezke hauek. Baina instituzio burgesak kapitalismoaren ordena atxikiarazteko tresnak diren heinean, proposamen hori guziek muga argi batzuekin topo egiten dute. Alde batetik, logika kapitalistari berezkoa zakon muga ekonomikoarekin eta bestetik, interes elektoralen joko politikoarekin.

Iragartzen dituzten legeak, Grenel legea bezala edo abortoaren legea konstituzioan sartzea, bisai xuritze bat besterik ez dira. Lege “feminista” horien eta beste batzuen zabalpena erabiltzen dituzte paraleloki hartzen dituzten neurri autoritarioak gordetzeko, hots, segurtasun legea, erretreten erreforma, etb.

Argi da erasotzaileen zigorrak luzatzeak ez duela segurtasun haundiago bat ekarriko, baina, ber momentuan, prebentziozko neurrien eta gizarteratze proiektuen eraginkortasuna biziki dudakorra da: indarkeria matxistaren kontrako lan pedagogikoak ibilbide laburra izanen du, ez baditugu emazteak bigarren mailako subjektu bihurtzen gituzten baldintzak suntsitzen.

Egoeran horren aitzinean, Emazte Langileen Nazioarteko Eguna dela eta martxoaren 8an, manifestatzeko deia luzatzen dautzuegu 18ak eta erditan Baionako merkatu plazatik, pairatzen ditugun zapalkuntzekin bukatu behar dugulako, kapitalismoaren gaindipenaren bidez

Emazte langileak askatzeko, sozialismoa eraiki!

 

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).