Energia xahutzea: RLPIan publizitate argiduna debekatzeko ekintza

Antipub Larunbat goiz honetan, otsailaren 18an, goizeko 7:00etan, Ipar Euskal Herriko eta Aturriko Publizitatea Geldi kolektiboko 25 militantek hainbat iragarki taula itzali eta 52 afixarekin estali dituzte. Ekintza honen bitartez, Bizi!, CADE, Paysages de France eta Résistance à l’agression publicitaire elkarteek energia xahutze hori salatu eta publizitate argidunaren debekatzea eskatzen dute ondoko Herriarteko tokiko publizitate araudian. Ipar Euskal Herriko eta Aturriko Publizitatea Geldi kolektiboko ekintzaileek argidun taulen itzaltzeko eta estaltzeko bortizkeriarik gabeko ekintza burutu dute, deus funditu gabe. Argidun publizitate tauletan 52 afixa ezarriak izan dira horrelako mezuekin «Taula hau pizturik uztea zentzugabekeria da pil-pilean den krisi energetikoaren garaian” edo “RLPi: Argidun publizitatea geldi». Ekintza hau Baionan, eta Angelun gauzatu da. Era berean, neurritasun energetikorako eta publizitate (pantaila, taula, seinale) argidunaren kontrako mobilizazio egunaren barnean kokatzen da. “Energiaren prezioen kariotzeak ofizialeak, tokiko kolektibitateak eta etxe guziak, prekarioenak barne, gogor kolpatzen ditu. Klima aldaketaren ondorioak ere gero eta agerikoak dira eta animatzen gaituzte lehentasunen ematera eta neurritasunera. Testuinguru horretan, energia xahutzea oraino onartezinagoa bilakatzen da” oroitarazi du Biziko Antton Harignordoquy ekintzaileak. 2020an argitaraturiko txosten batean, ADEME erakundeak 2 m²-ko pantaila baten kontsumoa 2.000 kWh/urtean estimatzen zuen, etxe bateko urteko kontsumoaren heina kasik (berokuntza eta ur beroa kanpo). 2019an, 55.000 publizitate-pantaila digital baziren (neurri ezberdinetakoak) Frantses Estatuan, 2017an 40.000 zirelarik, bi urtez ia % 40ko igotzea [1]. “Ipar Euskal Herria bere zenbait herritan ez da publizitate pantailen inbasioaz babestua. Energia beharrik gabe kontsumitzen dute, gure bizi-ingurunea eta gure irudimena kutsatzen dute, damutzen da RAP edo Publizitate Oldartzearen Kontrako Erresistentzia elkarteko Elise Ayrault. BVAren azken inkesta batek adierazi du frantsesen % 85 espazio publikoan ikusgai diren publizitate-pantaila digitalaren kopurua murriztearen alde dela, % 54k beren debekua onartzen dute, jadanik 59.000 pertsonek baino gehiagok sinaturiko herritarren petizioak galdaturik. Euskal Elkargoak bere Herriarteko tokiko publizitate araudia (RLPi) plantan ematea erabaki du. Tresna honek Estatu mailako legeria lurraldearen erronketara egokitzea eta publizitatea mugatzea ahalbidetzen du. Ipar Euskal Herriko RLPiaren lantzea publizitate euskarri motei buruzko ikuspegi zehatza eman behar duen diagnostiko fase batekin hasi berri da. “Heldu den Ipar Euskal Herriko RLPi-ak egungo erronkei erantzutea eta Ipar Euskal Herriko 158 Herriko Etxeetan bizi-ingurune atsegina eta gerizatzailea bermatzea nahi dugu, Nantes Metropôle-k egin berri duen maneran, iragartzen du Paysages de France elkarteko Gérard Campagnek. Jadanik adierazi dugu prozesu demokratiko honen garapen-fase ezberdinetan parte hartzeko gure motibazioa. CADEko Victor Pachonek erran du “Euskal Elkargoko hautetsiei galdatzen diegu publizitate argidunak debekatzeko, lantzen hasi berria den Tokiko publizitate araudian. Horrez gain, dei egiten diegu auzapezei prozesu demokratiko honetan afixazain batekin kontraturik ez sinatzeko. Herriarteko Tokiko Publizitate Araudian, publizitate argidunen debekatzea, sekulan baino beharrezkoagoa da!

Ipar Euskal Herriko eta Aturriko Publizitatea Geldi kolektibo

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).