Gosea edo burujabetza
Historia azeleratzen ari zaigun azken hilabete horietan, krisi globalak nahaspilatzen dira (gerra, erregai fosilen menpekotasuna, klima aldaketa, elikadura gabeziak, errefuxiatuak), gure hauskortasunak gordinki erakutsiz, eta desglobalizazioaren bidegurutzean neurritasuna eta elkartasuna nahitaezkoak direla ulertaraziz.
Ez da aterabiderik izanen elikadura eta energia xahutzen jarraitzen bada, kontsumo maila jeisten ez bada, aberatsetatik hasiz. Ez da aterabiderik izanen ere denei bizi baldintza duinak ez badizkiegu bermatzen, behartsuenetatik hasiz. (...)