Zertaz ari gara ekologismoaz ari garenean?

Klima ez da gehiago urruneko kontu abstraktua.


Bagira inkestaren emaitzetako xehetasun batetik abiatuz, larrialdi ekologikoarekin dugun harremanaren irakurketa proposatzen du Nicolas Goñik. Erronka berri guziak ez ditugu oraindik gure borroketan guziz barneratu, haren aburuz, baina ez du zalantzarik laster barneratuko ditugula, lehengoekin egin genuen bezala.

Bagira inkestaren emaitzei buruzko irakurketa sintetikoa egin zuen joan den hilabetean Txetxek, Ipar Euskal Herriko – eta Euskal Herri osoko erran genezake – gaurko berezitasun politikoa agerian utziz: gure egoera idealizatu gabe ere, Frantziako eta Espainiako hainbat lurralderekin alderatuz hemen ez dira nagusitzen han ikusten ditugun eskuinerako bilakaera eta horren atzeko dinamika sozialen desagerketa eta joera atzerazaleak.

Txominek, berriz, erakutsi zuen mugimendu abertzalearen barneko aniztasuna gaurko Europako ezkerren aniztasuna islatzen duela, gurean Frantzian bezalako barne gaztazkarik sortzen ez badu ere.

Azken ildo hori landuko dut zutabe honetan, edo zehazkiago erranik ekologismoari begira ikusten ditudan bi joera aipatuko ditut.

Bagira inkesta honen galderetarik bat sentsibilitatearena zen: hainbat gairen artean (feminismoa, ekologismoa, borroka sozialak, arrazakeriaren kontrako borroka etabar) erran behar genuen gai bakoitzak zein garrantzia zuen guretzat, puntuazio baten arabera. Horren emaitzak erakusten du 60 urte baino gehiagokoentzat ekologismoak garrantzi gehiago duela 25 urtez behekoentzat baino. Baina etorkizuneko erronkei dagokienez, gazteek lehen tokian ezartzen dute klima aldaketa, 60 urtekoek baino anitz gehiago. Paradoxa bat iduri du: nola klimarengatik kezkatuak direnak – gazteak – ez duten beren burua gehiago ekologista gisa, klimaz gutiago kezkatzen direnek – 60 urte edo gehiagokoak – baino? Nire ustez hor dugu “ekologismo” hitzaren muga bat, hitz horren azpian kokapen pertsonal ezberdinak batzen baitira.

Aski argi denez, gazteentzat erronka ekologiko nagusia klima da, horretan Greta Thunbergek 2018an abiatu zuen “Fridays for Future” mugimenduak oldar berri bat eman zion lehenago Bizi!k Ipar Euskal Herritik elikatzen zuen klimaren aldeko mugimenduari.

Aspaldiko gazteentzat aldiz ekologiak bertze erran-nahia du: ingurunea babestea da, hots inguruko bazterrak eta natura eremuak, proiektu erraldoi inposatuengatik edo espekulazioarengatik mehatxatuak izan daitezkenak. AHTaren aurkako borrokan edo Lurzaindian ari direnen artean nabariagoak dira aurreko belaunaldiak.

Belaunaldi kontuaz harago, sentsibilitate ekologistaren ulertze ezberdin horiek larrialdi ekologikoaren ikuspegi ezberdinak islatzen dituzte: globala edo hurbilekoa, atmosfera edo lurraldea, CO2a edo bioaniztasuna…

Funtsean, bi ikuspegi horiek bat egiten dute eta elkar osatzen dute: ez dugu atmosfera salbatuko lurraldeak eta bioaniztasuna zaindu gabe, eta alderantziz. Baina bi ikuspegi horiek bi multzo “soziologiko” ezberdinetan islatzeak nire iduriko bilakaera baten seinalea da, oraindik guziz burutua ez dugun barneratze baten seinalea.

Iazko uztailean idazten nuen bezala, gure laborantzarako lurren babesean ari garenontzat, edo euskara eta elebitasunaren alde ari garenontzat, nahiz eta argudio aski ditugun, argudioak ez dira mugiarazten gaituzten lehen indarra: maila sakonago batean, borroka horietarako energia dugu lur horiek gure baitakotzat ditugulako, euskara gure izaera kolektiboaren funtstzat dugulako.

Argudioak horren ondotik heldu dira, mugiarazten gaituen senezko oldar hori egituratzeko. Klimari dagokionez aldiz, ez da (oraindik) dinamika bera martxan. Argudioak soberan ditugu, badakigu klima borroka guzien artean lehena dela, gainontzeko guzia klimaren menpekoa baita, baina atmosferaren oreka ez dugu (oraindik) gure baitakotzat, nahiz eta atmosferak etengabe gure biriketan joan etorriak egiten dituen. Klima ez dugu (oraindik) gure izaera kolektiboaren funtstzat, nahiz eta euriteen zikloa, inguratzen gaituzten bazterrak eta azken finean modu egonkorrean dugun elikadura sortzeko gaitasuna – laborantzaren bidez – baldintzatzen dituen.

Argudioak soberan ditugu,
badakigu klima
borroka guzien artean lehena dela,
gainontzeko guzia
klimaren menpekoa baita.

Jauzi mental edo kultural hori oraindik egiteke dugu: klimaren hauskortasuna munduko lurralde mehatxatu guzien arteko lotura da.

Horrez gain, munduko hizkuntza gutituek pairatzen duten mehatxua da, emazteek gizonek baino gehiago pairatzen duten mehatxua ere bada.

Klima ez da gehiago urruneko kontu abstraktua, eta tokiko borrokentzat dugun kemen bera behar dugu klimaren orekaren alde, maite ditugun hainbat gauza oso konkreturen eta hainbat pertsonaren biziraupena baldintzatzen dituelako.

Lurraldearen defentsa, feminismoa eta hizkuntza gutituen defentsa klimaren aldeko borrokarekin uztartzen dira, horren bidez klimaren arazoa gure baitakotzat izan dezakegu.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).