Laborantza prest ote da? 2/2

HerrikoOgia1

Laborantza prest ote da? 1/2   artikuluaren 2. zatia

Klima aldaketari aurre egin, erregai fosilak gure atzean utzi, lurrak artifizializatzetik babestu, Euskal Herriko biztanleria elikatu: hainbat erronkaren bidegurutzean dago gure laborantza. Edo gure laborantzak daudela erran behar nuke, egoera kontrastatuak baititu gure lurraldeak. Bigarren zati honetan, biharko eredua eraikitzen hasi diren gaurko ekimen batzu begira ditzagun.

Mugaz gaindiko eta tokiko harremanak lotu

Azken urteotan biderkatu dira auzolanez sorturiko janari dendak, ahal bezainbertze tokiko ekoizleekin harremanak garatzen dituztenak. Adibide guti batzuk: Lapurdin Otsokoop, Larrunkoop, Hendaiakoop, Arruntzakoop, edo sortu berri den Olakoop; Bilbon eta Gipuzkoako ekialdean Labore, edo Goierrin sortu berri den Biziola. Horien aurretik plantatuak ziren AMAPak edo asteroko saskien bidezko aurre-eroste sistemak, horiek ere tokiko ekoizleak sustatzeko asmoz. AMAPekin alderatuz janari dendek produktu sorta zabalagoa eskainitzen dute eta kokatze “solidoagoa” dute, leku iraunkorragoetan ezarriz. Halere azken ezaugarri hori ahulezi bat izan daiteke, espekulazioak toki bilaketa oztopatzen baitu. Arlo horretan altxaprima eman dezakete udalerriek, tokiko laborantzan lanpostuak bermatzen dituzten horrelako ekimenei udal lokalak eskainiz.

Euskal Herri barneko kontsumo eta ekoizpenaren arteko konexioa berrosatzeari dagokionez, Errigora ekimena eredugarria da eta bere arrakastak argi erakusten du eskaera bati erantzuten diola. Euskal Herriaren Hego isurialdea Ipar isurialdearekin birkonektatzen du, baina oraindik ez dago honen baliokidea Ekialdea Mendebaldearekin lotzeko. Alta bada, Xibero eta Nafarroa Beheretik gaur egun exportatzen diren haragi eta esnekiak Parise aldera baino hobe bideratuak lirateke – bai BEG isurketen baita herrigintzaren ikuspegitik ere – Bizkaia aldera joanen balira, bertako ekoizpena osatuz. Ikaskoli ekimena berria eta oraindik xumea da, baina horren abiapuntua izan daiteke.

Lurrak babestu

Duela guti Beñat Irasuegik aipatzen zituen lurraren jabetzaren inguruko tentsioak eta horietatik ahalezko aterabideak: tentsio gehienak, kapital metaketarako oraindik lurrak duen garrantziaren ondorio dira, baina gero eta gehiago ikusiko ditugu, herritarron behar ezberdinen arteko mailaketaren ondorioz gertatzen direnak. […] Nola egin ordea komun materialen pribatizazioa ia gertatu den eta komun inmaterialen pribatizazioa gertatzen ari den garaiotan egoerari buelta emateko? Bideak publiko-komunitarioa izan beharko du, herritarrok egina, horretarako eskura ditugun tresna instituzional eta kooperatiboekin gure lurraldeetan jabetza kolektiboko proiektuak eta egiturak sortuz, lurra erosi, berreskuratu eta kolektibizatuz. Funtsezkoa izanen da lurraren jabego kolektiboak eraikitzea edo berreskuratzea, lurraren erabilera ez dezan espekulazioak bakarrik baldintzatu, etxebizitza eta laborantzaren kaltetan. Zertarako balio duen bistaratzen laguntzeko, lurraldeen arteko kontraste esanguratsua dugu oihanen osasunari dagokionez: Nafarroan eta Araban basoen jabetza komunala nagusi da, horri esker bioaniztasun aski handiko basoak egur ustiaketarekin bateragarriak dira. Gipuzkoa eta Bizkaian ez zuten bide hori hartu, dakizkigun ondorioekin. Ikuspegiak aldatzen laguntzeko, eta Beñat Irasuegiren ideiaren ildotik, udalerriek etxaldeen lur sail ttikiak kooperatiben bidez kudeatzen ahal dituzte, edota enpresa publiko-pribatuen bidez, eta urtero errenta bat ordaindu. Hori proposatzen du Kolore Guztietako Basoak plataformak oihan kudeaketari dagokionez. Formulak badaude, eta horiek martxan jartzeko borondatea eta informazioa behar dira. Udalerrien laguntza beharrezkoa da ere orain arte Lurzaindia bezalako elkarteek egiten duten lana errazteko. Azkenaldian ikusi dugu Bidarraiko udalaren esku hartzea lur salmenta bat oztopatzean, eta horrelako esku hartze gehiago behar ditugu.

Aniztasunera bidean

Ipar Euskal Herrian badago tokiko barazki gehiagorako eskaera, eta horri aurre egiteko baratzegintzan instalazioak laguntzeko Trebatu ekimena martxan dago, baratzezainen proiektuak martxan jartzen laguntzeko. Ekimen xumea oraingoz, biderkatu beharrekoa. Bertako barazki landare gehiago ekoizteko ekimen bat dago ere Lekornen. Barazkien ekoizpena igotzeko falta den osagai nagusia lurra da, batez ere hain zalu artifizializatzen ari den Lapurdin. Halere, bertako urbanizazioak teorikoki tarteak uzten ditu barazki ekoizpena igotzeko, etxe inguruko soropilak baliatuz eta etxeen teilatuen ura berreskuratuz. Eskala ttikiko ekoizpenarako potentziala dago, eta horretarako baldintza nagusia teknikoa baino auzoaldeetako harremanak lirateke: soropil zabalak jabetzen dituztenek baratzea zaintzen ahal dutenei lur sailak uztea. Kasu horretan ere, udaletxeek lagundu dezakete, marko komunitarioa eskainiz.

Barazkiez haratago, giza kontsumorako zerealak ere garatu behar ditugu Ipar isurialdean, eta Herriko Ogia ekimenak bidea erakusten du. Gari eskaerak alde batetik eta udan maizago izanen ditugun lehorte edo bero uhinek bertzaldetik, tokiz toki bultzatuko dute artotik garirako jauzia.

Joan den hilabetean erran bezala, lekadunen (dilista, babarrun, txitxirio…) azalera oso ttikia da oraingoz, nahiz eta sukaldaritza herrikoian garrantzitsuak izan, eta laborantzaren eta elikaduraren iraunkortasunerako funtsezkoak izan. Arazoaz jabetu da Hazialdeko ekimena Nafarroa Garaian. Oraingoz 15 ekoizle baizik ez ditu biltzen baina haundituz darrai, Errigora eta Ekoalderen laguntzaz. Horretarako lagungarria izanen dira ere jantoki kolektiboen apairuak begetalizatzeko ekimenak, lekadun eskaera sustatzeko.

P14-15-Aniztasun kontutan zuhaitzek garrantzi haundia dute, gaztainondoen garapenak adibidez

Aniztasun kontutan zuhaitzek garrantzi haundia dute, gaztainondoen garapena, EHLG garatu agrooihangintza teknikak edota Errez koopetaribak bultzatzen dituen oihangintza eredu sendoagoak monolandaketak baino etorkizun haundiagoa dute. Muturreko eguraldiei edota gaitzei aurre egiteko gaitasunaren balioaz gero eta gehiago ohartuko gara.

P14-15-KoloreGuzizetakoBasoak

Landa eremuan lan eta bizi

Nafarroa Garaiko eta Nafarroa Behereko – baita Xiberoko ere – egoerak oso kontrastatuak dira etxaldeen neurriari dagokionez, ondoko bi mapetan erakutsi bezala: landutako lurren azalerak bi zonalde nagusi erakusten dizkigu, bat Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Xiberoko lautadan eta bertzea Hego isurialdean, Iruñerritik Ebrora (bien artean oihana eta mendiko larreak nagusi izanik). Aldiz etxaldeen dentsitateari dagokionez Nafarroa Beherea eta Xiberoa dira gailentzen, bigarrenik Araba izanik. Nafarroa Garaian, Leotz bezalako salbuespenak salbuespen, etxalde nabarmen gutiago – beraz haundiagoak – daude.

Lur landu azalera (ezkerrean) eta lehen sektoreko enpresen dentsitatea udalerrika (eskuinean). Gaindegiako atlasa.
Lur landu azalera (ezkerrean) eta lehen sektoreko enpresen dentsitatea udalerrika (eskuinean). Gaindegiako atlasa.

Historiak laborantzaren bilakaera ezberdinak eragin ditu mendien bi aldeetan, hego isurialdean landa eremuetan jende gutiago utziz eta eredu industriala garatuz, ipar isurialdean aldiz luzaz “atzeratuak” ginen etxalde ttiki eta industrializatu gabekoetan, baina ELB sindikatuak dion bezala “atzerapen” horrek abantailak sortzen ditu egoera berriei moldatzeko gaitasunari dagokionez: landa eremuan lanpostu gehiagoren sortzea, inbertsio eta gastu gutiagorekin funtzionatzeko ahalmena, ekoizpenen aniztasuna garatzeko edo eredu organikora pasatzeko errextasun haundiagoa. Tentagarria litzateke “goazen eredu hau Nafarroa Garaian zabaltzera” erratea, baina hamarkadetako bilakaeraren aldatzea ez da keinu bakar batez egiten, pixkanaka baizik eta tokian tokiko aukerak baliatuz. Halere helburutzat atxiki dezagun landa eremuan jende gehiagoren bizi ahal izateko baldintzen sortzea.

Loturak ulertu

Iazko udak etorkizuneko klimaren zaporea zuen, eta heldu zaigun udaberria aski euritsua izan ezean aurtengo udan berriz lehortea pairatzeko arriskupean egonen gara. Egoera horiek gero eta ugariagoak izanik, gero eta agerikoagoa izanen da abelzaintza industrialaren eta arto ureztatuaren ereduaren zentzugabekeria. Espero dezakegu horrek elikadura begetalizatzeko ekimen gehiago bultzatuko dituela, horiek tokiko lekadun eta barazki ekoizle gehiagoren plantatzea lagunduko dutelarik. Joan den hilabetean aipatu nituen lurra lantzeko metodo adimentsuagoak, lurzoruko karbono edukia, bioaniztasuna eta euria xurgatzeko ahalmena emendatzeak, agro-oihangintzaak, oihangintza eredu sendoagoak edota erreka bazterreko hezeguneen atxikitzeak ur baliabidea hobetzen lagunduko dute, kantitatean baita kalitatean ere.

Ur baliabideen zentzuzko kudeaketa, lorzoruen eta oihanen osasuna eta sendotasuna, tokiko ekoizle eta kontsumitzaileen arteko harremanak indartzea, gure inguru zuzenean gure janarien zati bat haztea: horrek denak bat egiten du. Kolektiboki ez gara oraino horretaz ongi jabetu, eta gai sakabanatuak edo deskonektatuak iduritzen zaizkigu oraindik. Dimentsio sistemiko horretaz ohartzeak ere lagunduko gaitu eredu sendoagoetara jauzi kolektiboak egiteko, eta biharko baldintza gogorragoetan zutik iraunen duen elikadura burujabetza eraikitzeko.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).