Metamorfosi ekologikoa: Bizi! eta Bihar-ek Ipar Euskal Herriko hautetsiendako formakuntza saioak plantan eman dituzte
Ipar Euskal Herriko 880 hautetsik sinatu dute Bizik proposaturiko Metamorfosi Ekologikoaren Ituna joan diren Herriko Etxe eta Elkargo mailako hauteskundeetan.
Hautetsi boluntaristak beren agintaldian laguntzeko eta beren hainbat galderei erantzuteko, Bizik formakuntza ziklo bat abiaraztea erabaki du, eta horretarako adituek, lekuko handiek eta baita Ipar Euskal Herrian engaiatuak diren eragileek ere parte hartuko dute. Hasieran formakuntza zikloa 2020ko aitzin ikusia zen, baina Covid-a dela eta gibelatua izan da, lehen formakuntza saioak 2022ko irailean izanen direlarik. (...)