Dena antolakuntza afera da! Aldak eta Bizik maiatzaren 1ean manifestatzera deitzen dute

ALDA & BIZI! - Gerla eta inperialismoa abiadura handian hedatzen ari dira. Nazioarteko zuzenbidea zapaldua da Trump eta haren aliatuen eskutik. Eskuin muturrak, klase herrikoiak bata bestearen kontra jarriz, bere eragina mundu osoan zabaltzen du. (...) Total-ek petrolioan eta gasean egin inbestimenduak handitzen ditu, eta energia berriztagarrien proiektuak uzten. Klima aldaketaren mehatxu planetarioa ez da kontuan hartzen, gure etorkizun komunaren kaltetan. Euskal Herrian, gero eta eraso gehiago badira Airbnb-k xurgaturiko milaka etxebizitza berreskuratzeko edo salbatzeko aukera ematen duen konpentsazio neurriaren kontra. Eskuin muturrak lehen aldikotz hautetsi bat lortu du Baionan eta elkargoan… (...)
Borroka eta garaipen kolektiboen adibideak ez dira eskas, eta maiatzaren 1a, langileen nazioarteko eguna, horren sinbolo da. (...) Euskal Herrian ere, herritarrak antolatzen direnean, garaipenak biderkatzen dira eta gure biziak aldatzen. (...) Molde anitz badira manera eraginkorrean antolatzeko, eskubideak defendatzeko eta gizarte hobe bat eraikitzeko: sindikatuak, kooperatibak, elkarteak, auzo kolektiboak… Beraz, gure biziak guhauren esku har ditzagun eta ez gaitezen beha egon aterabidea gainetik etor dadin. Ekintza kolektiboranzko lehen pausoa ostiralean eman dezagun, maiatzaren 1eko manifestaldian. Hitzordua 11:00etan Baionako geltokiaren aitzinean. (...)

Eusko Eguna 2026: Euskal Monetak 5 milioiko helburua gainditu du!

Apirilaren 18an, larunbatarekin, 3.000 lagun baino gehiago bildu ziren Ezpeletan Eusko Egunarentzat, Ipar Euskal Herrian zirkulazioan den tokiko monetaren urteroko besta handian. Egunean zehar familia girotik gaueko kontzertuetara, lurraldeko hitzordu nagusien artean egonkortzen ari den ekitaldia dela erran daiteke.
Besta girotik harago, Eusko Eguna tokiko ekonomia baten neurri handiko erakusleihoa da, non ekoizpena, kontsumoa eta trukea gertutasunaren, elkartasunaren eta trantsizio ekologikoaren logika barne sartzen baitira. Bai erakus mahaietan, bai plateretan, zirkuitu laburrak martxan ziren, Euskal Monetako sareko profesionalek eramana. (...)

28 Herriko Etxe lurraldearen metamorfosi ekologikoan engaiatuak

Ipar Euskal Herriko biztanleen %56 biltzen duten 28 herri Bizi! elkarteak proposaturiko Klima eta Euskal Herriko Biztanleen aldeko Ituna izenpetu duen Herriko Etxeko gehiengoaz kudeatuak izanen dira.  
Elikatu, etxebizitza egokitu, mugitu, energiari menpekotasuna ttipitu, ekonomia birtokiratu eta ekiteko baliabideak hartu: Herriko Etxe hauek ezinbestekoak diren 19 neurritan engaiatu dira, etorkizun bizigarria bermatzeko, aldi berean denen ongizatea eta osagarria hobetuz. (...)

Aberri Eguna 2026 à Baiona : une mobilisation réussie et un message d’espoir pour le Pays Basque

Mouvement Abertzale du Pays Basque Nord - Des centaines de personnes se sont rassemblées ce dimanche 5 avril à Baiona pour célébrer l’Aberri Eguna 2026, organisé par le mouvement abertzale d’Ipar Euskal Herria. Cette année encore, la journée a été célébrée de manière unitaire, à travers une forte mobilisation populaire qui a sillonné les rues de Baiona en portant un message clair pour l’avenir d’Euskal Herria.
La journée s’est tenue dans un contexte politique particulier, au lendemain des élections municipales et à un moment où s’ouvrent de nouveaux débats concernant l’avenir institutionnel d’Ipar Euskal Herria. Selon les organisateurs, les derniers résultats électoraux laissent apparaître une conclusion claire : l’abertzalisme en sort nettement renforcé et les idées progressistes, en faveur de l’euskara, de l’écologie et du féminisme, se diffusent de plus en plus largement parmi les citoyennes et citoyens.

2026ko herri hauteskundeak: Ipar Euskal Herriak ezkerreko abertzaleen hazkundea berretsi du

Martxoaren 22an, igandearekin, herri hauteskundeen bigarren itzulia iragan da Ipar Euskal Herriko 11 herritan. Ezkerreko abertzaleek gidaturiko edo ezkerreko abertzaleak barne zituzten dinamikak guziak bigarren itzulirako sailkatuak ziren.
EHBaik, arduran edo oposizioan izan, talde munizipal berri guziak zoriondu nahi ditu, baita bere militantzia osoa ere, egindako lan handiagatik. (..)

2026ko herriko bozen lehen itzulia: ezkerreko abertzaletasunaren proiektuak Ipar Euskal Herrian aitzinatzen segitzen du

Martxoaren 15ean iragan da 2026ko herriko bozen lehen itzulia. Ipar Euskal Herri osoan, hautesleak bozkalekuetara joan dira gure lurraldearentzat erabakigarria den hitzordu honetan beren ahotsa entzunarazteko.
Lehen itzuli honek azken urteetan ezkerreko abertzaleek egindako aitzinamenduak berresten ditu. EHBaik deia egiten du bigarren itzulia izanen den herrietan masiboki mobilizatzeko. (...)

Herri hauteskundeak: EHBaik Ipar Euskal Herrian bere engaiamendua segitu eta indartzen du

2020ko herriko bozetatik hona, Ipar Euskal Herriko paisaia politikoak aldaketa handiak ezagutu ditu. Herri ainitzetan, ezkerreko abertzaleak barne diren dinamiken eraginez sorturiko taldeek erakutsi dute herriak sinesgarritasunez, hurbiltasunez eta anbizioz kudeatzeko gaitasuna dutela.
Azken urteak ezkerreko abertzaleek lurraldearen eta bere bilakaeraren, etxebizitzaren, trantsizio ekologikoaren eta euskararen biziberritzearen aldeko engaiamendu sendoak markatu ditu. Aitzinamendu horiek guztiek herritarren beharrei erantzuteko tokiko sustraitze sendo baten beharra baieztatu dute. Indartze bide horretan, herrietan gero eta gehiago dira dinamikan parte hartu eta zerrendetan aurkezten diren EHBaiko eta hurbileko kideak. Jarraian zerrenda horien zehaztasunak. (...)

Fraude à la résidence principale : quand les communes commencent à demander des comptes

BIDEOA - Le projet de loi sur les fraudes fiscales et sociales aurait pu être un texte de justice fiscale, en s’attaquant frontalement à l’optimisation fiscale qui permet aux plus fortunés de réduire fortement leur imposition réelle. Le gouvernement choisit plutôt de restreindre l’accès aux droits sociaux, sans engager une lutte sérieuse contre la fraude fiscale d’ampleur.
La semaine dernière nos amendements pour lutter contre la fraude à la résidence principale ont été déclarés irrecevables - alors que la ministre de Montchalin avait pourtant assuré, lors du budget, que le sujet serait pris en compte. Nous avons fait leur job, mais le gouvernement bloque toute avancée sur cette question. Cette fraude devient une véritable catastrophe pour des communes qui veulent agir mais dont les moyens financiers sont déjà sous pression. A Urrugne le maire sortant, Philippe Aramendi s’est engagé, s’il est reconduit avec @elgarrekinurruna2026 à étudier toutes les voies juridiques afin que l’État assume ses responsabilités. Le gouvernement doit prendre la mesure du problème et agir maintenant. Le droit au logement ne peut pas attendre. (...)

2026ko herriko bozak: mementoko 162 hautagaik erantzun diote Baterari

Badu hilabete bat baino gehiago Batera herritar plataformak herriko bozetako eta Elkargorako hautagaiak interpelatzen dituela, 2026-2032ko agintaldia erabakigarria izan dadin ipar Euskal Herriko bilakaera instituzionalerako.
Perspektiba horretan, Baterak deklaratu diren hautagaiak galdetegi labur bat erantzutera gomitatzen ditu, lurraldeko erronka instituzionalei buruz horien iritzia biltzeko. Mementoko 162 hautagaik erantzun dute. (...)