Larrialdi, osasungintzan euskaraz gehiago aritzearen aldarrikapena

Euskara eta osasungintza publikoa larrialdian direla salatuz, Larrialdi ekimena sortu dute Ipar Euskal Herrian. Euskarazko osasun-arreta eta kalitatezko osasungintza publikoa aldarrikatzen ditu, herritarren eta profesionalen eskubideak erdigunean ezarriz.

PRENTSA AGIRIA

Otsailean, Nafarroa Behereko Euskal Herrian Euskaraz taldeak “Geldi euskaldunak bigarren mailako herritar gisa tratatzea !” idazkia argitaratu zuen, idazkiarekin bat egiten duten osasungintzako Ipar Euskal Herriko 115 profesionalen izenekin batera.

Geroztik, hainbat euskaltzalek eta osasungintzako profesionalek idazkia garatu dugu, kalitate handiagoko osasungintza publiko baten aldeko aldarrikapenak zehaztuz.

Gaur, idazki berri hori oinarritzat duen eta idazkiaren eskaerak plazaratzea helburu duen “Larrialdi” ekimena abiatzen dugu. Ekimen honen ezaugarriak hauek dira:
– Ipar Euskal Herri mailakoa da, baina Euskal Herri mailakoa bilakatzea du helburu; beraz Hego Euskal Herriarekin elkarlana bultzatuko du;
– idazkiarekin bat egiten duten herritarrez eta osasungintzako profesionalez osatua da;
– Ipar Euskal Herriko hiru herrialdeetan taldeak sortzen ari gira.

Zergatik osasungintzan euskaraz gehiago aritzearen aldarrikapena eta kalitate handiagoko osasungintza publiko baten aldarrikapena lotzen ditugu?
– kalitatezko osasungintza batek pazienteen eta profesionalen hizkuntza beharrak ase behar dituelako;
– hizkuntzan eta osasungintzan injustiziak pairatzen ditugulako;
– euskaltzaleak osasungintza publikoaren egoera larriaz hobeki jabetzeko;
– osasungintza publikoaren egoera larriaz kezkatuak diren pertsonak euskararen egoera larriaz hobeki jabetzeko;
– gure indarrak batuz bi arloetan hobekuntzak errexkiago lortzeko.

Abiatze prentsaurrekoa Maulen eginez, Iparraldeko eskualde guziei garrantzi bera ematen diegula erakutsi nahi dugu.

Larrialdi ekimena abiatzeko egingo ditugun lehen bilkura publiko hauetara, interesatuak diren jende guziak gomitatzen ditugu:
– Donibane Garazin, urriaren 16an, ostiralez, 20:30etan, AEKren egoitzan (Trinketeko plaza, 3).
– Ziburun, urriaren 23ean, ostiralez, 20:30etan, Baltsan elkartean (Gabriel Delaunay etorbidea, 8).
– Baionan, urriaren 30ean, ostiralez, 20:30etan, ON! egoitzan (San Andres plazan, sartzea Jeu de Paume karrikan).
– Donapaleun (finkatzekoa)
– Maulen (finkatzekoa)

Euskara eta osasungintza publikoa, larrialdian

Euskal Herrian, euskara hainbatetan ukatua da edo bigarren mailako hizkuntza gisa tratatua da, hots euskaldunak bigarren mailako herritar gisa tratatuak gara.

Ondorioz, zortzi herritarretatik bakarrik batek karrikan euskaraz hitz egiten du, eta Ipar Euskal Herrian euskararen karrikako erabilpena apaltzen ari da (Soziolinguistika Klusterraren azken ikerketaren arabera). Egoera horretan euskararen erabilpena oso eskasa izaten edo apaltzen segituko da.

Frantses Estatuko agintariek euskararen garapenerako itxurazko ekintzak egiten dituzte, egiazki euskara heriotzara daramatelarik.

Euskara larrialdian da beraz, eta osasuntsu izateko, hau da, Euskal Herrian lehentasunezko hizkuntza izateko, euskararen aldeko hizkuntza politikan jauziak egin behar dira.

Horiek hola, oraindik egiten ez duten Euskal Herriko erakunde sozial, kultural, ekonomiko eta politiko guziei, ahozko zein idatzizko komunikazioan lehentasunez euskaraz aritzeko urratsak egitea eskatzen diegu, erran nahi baita, lehenik euskaraz aritzeko eta gehienik euskaraz aritzeko urratsak egitea eskatzen diegula.

Euskal Herriko osasun zentroetan euskara bigarren mailako hizkuntza gisa tratatua da, hots herritarren osasun ona helburu omen duten guneetan euskaldunak bigarren mailako herritar gisa tratatuak gara! Kasu hoberenetan, osasun zentro batzuetan euskara ahozkoan eta idatzian pixka bat erabiltzen da, gehienetan bigarren mailako hizkuntza gisa tratatuz, eta kasu txarrenetan ez da kasik batere erabiltzen.

Osasun zentro guzietan, ahozko zein idatzizko komunikazioan, lehentasunez euskaraz aritzea behar du euskarak, baina euskaldunen osasunak ere behar du, zeren kalitatezko arreta eta arta bermatzeko, hizkuntzak garrantzi handia du, pazienteek eta osasungintzako profesionalek ongi elkar ulertzeko, eta arreta eta arta euskaraz eskuratu nahi dutenentzat euskaraz eskuratzea terapeutikoa delako. Hortaz, profesionalek, arreta eta arta hoberena eskaintzeko, medikuntzan jakitate eta esperientzia onenak ukaiteaz gain euskara jakin behar lukete.

Euskara da Euskal Herriko jatorrizko hizkuntza. Horregatik, arreta eta arta euskaraz eskuratzea pazienteen oinarrizko eskubidea da. Horregatik ere, arreta eta arta euskaraz ematea osasungintzako profesionalen eskubidea da eta eskaintzea osasun zentroen betebeharra da.

Euskal Herriko osasun zentroetan arreta eta arta frantsesez edo gazteleraz eskuratu nahi dituzten pazienteak pribilegiatuak dira, hizkuntza horietan eskura ditzaketelako, euskaldunek gehienetan euskaraz eskura ez ditzakegularik !

Euskal Herrian euskara ukatua izatea edo bigarren mailako hizkuntza gisa tratatua izatea ez dugu onartu behar! Gure herrian bigarren mailako herritar gisa tratatuak izatea ez dugu onartu behar!

Gauzak hola, Euskal Herriko osasun zentro guziei, ahozko zein idatzizko komunikazioan lehentasunez euskaraz aritzeko urratsak egitea eskatzen diegu, erran nahi baita, lehenik euskaraz aritzeko eta gehienik euskaraz aritzeko urratsak egitea eskatzen diegula, eri direnek arreta eta arta euskaraz eskuratu nahi dutela adierazi behar izan gabe.

Euskal Herriko osasun zentroak egoera ekonomiko eta sozio-linguistiko oso ezberdinetan dira. Ondorioz, osasun zentroetan ahozko zein idatzizko komunikazioan lehentasunez euskaraz aritzearen helburua, osasun zentro batzuetan beste batzuetan baino fiteago lortuko da, osasun zentro bakoitzak bere egoerari egokitutako abiaduran emango dituelako urratsak.

Bestalde, osasungintza publikoa ere larrialdian da. Ondorioz, pazientean zentratutako kalitate handiagoko osasungintza publikoa eskatzen dugu. Horretarako, botere publikoek inbertsio askoz handiagoak egin behar dituzte:
– eritasunen eta istripuen prebentzioan;
– osasungintza publikoko langile guzien lan baldintzen hobekuntzan (osasungintza publikoko langile anitzek gehienetan lan baldintza txarretan bihotzez egiten duen lan handia eskertzen dugu);
– ospitale publikoen giza eta material harrera ahalmenetan;
– sendagailuen ekoizpen publikoan.

Lehentasunez euskaraz arituko diren osasun zentro publikoetan, zorroztasun zientifikoari, harremanari eta pedagogiari garrantzi handia ematen dioten arreta eta arta hoberenak herritar guziek ukaiteko eskubidea izatea nahi dugu. Horretarako, eskatzen dugu:
– ospitale publikoaren pribatizazioaren gelditzea (dirua egiteko osasungintza erabiltzea onartezina da);
– egintzen tarifikazioa gelditzea;
– osasungintza publikoaren helburuak kolektiboki berriz zehaztea.

Larrialdi
2026.09.26

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude