

Gobernuak errepresio bortitz eta konplexuetarik libratuarekin baizik erantzuten duen bitartean hezkuntza baldintza duinak aldarrikatzen dituzten lizeoko mobilizazio masiboei, eta sektore guzietako langileek mobilizatuz bizitza garesti eta prekarietatearen kontra, ELB sindikatuak dei egiten du heldu den azaroaren 5ean Intersindikalak deituriko greba orokorrarekin bat egitera.
Laborariek teknikoki ezin badugu grebarik egin (kabalen zaintza eta etxaldeko derrigorrezko lanak), solidarioak gira eta jendarte-mugimenduan parte hartzen dugu, gure etxaldeek, gure kabalek, eta gure gorputzek sufritzen baitute udako berote handiengatik eta CASI gobernu-plan dramatikoki irrigarri baten ondorioengatik.
Gure Euskal Herriko baserrialdeen errealitatea, beste edonun bezala, sekulan bizi izan den larrialdi egoera orokorrean da. Desagertzen ari diren etxaldeak, minbiziak, suizidioak, muturreko indarkeria baten ordena ekonomiko baten izenean biderkatzen ari direnak. Estatuak ordena bermatzen duelarik justizia baino gehiago, mobilizatzea bakarrik gelditzen zauku gure boza entzunarazteko eta abian den mugimendu sozialari indar gehiago emateko.
Presakoa da jendartearen zati handi baten aldarrikapen zilegiak eztabaida publikoaren erdigunera ekartzea: hezkuntza eta zerbitzu publikoetarako ahalak, gazteriarendako etorkizuneko aukerak, lanaren balorea handitzea, larrialdi klimatikoaren aitzinean botere publikoek neurriko erantzuna ematea…
Estatuaren 10 urteko mespretxu sistematikoak herri-adierazpenei demokraziaren oinarriak zinez suntsitzea ekarri du. Azken urteetan demokraziaren bide ezberdinetara aterabide zehatzik ez izateak haserre justua elikatzen du.
Gu, laborariak, horren lekuko gira: gure mobilizazio anitz murru bati kaskatzen dira sistematikoki. Estatuak derrigorrez eman behar die aterabide konkretu bat gure aldarrikapenei eta gure egunerokotasun konkretua aldatu!
