Marienia: elkarren arteko garaipenera

CADE, ELB, Lurzaindia, Ostia

Hamabi urteko kalapiten ondotik, badirudi Marieneko ordokian aurreikusi eraikuntza programa fase berrian sartu dela. Proiektuarekin aberastu nahi duten ahaleginak ahalegin, Bouygues-en eta Kanboko herriko etxe berriaren arteko eztabaiden tenorea abiatu liteke, proiektua bertan behera uzteko baldintzei buruz.

Lurraren defentsaren aldeko talde eta elkarteen iniziatiba anitzak gabe, halakorik ez zen gertatuko. Partida ez bada oraindik osoki bururatua ere, elementu desberdinek eraman gaituzte egoera honetara eta esperientzia zonbait gogoan atxiki ditzakegu.

Lokalki errotu, orokorki ekarri

Kanbon, Nahi Dugun Herria talde abertzaleak burutu lan tematsuak, CADE elkarteko ekologisten laguntzaz, lasterketa luze honen oinarriak jarri zituen. Informazioek, manifestaldiek eta herriko etxean egon solasek arazoa erakutsarazi zuten, dinamikaren zabaltzeko aukera ekartzeko. Lehen momentutik, lurraren jabeen eta hautetsi batzuen arteko laguntasuna argi ageri zen, eta horrekin galdera: etxegintzarako lur horien sakrifikatzeak benetan balio ote du, finantza operazio baten
trukez. Jakinik gainera Kanbon eraikitzeko beste eremuak, lur emankorrak suntsitu gabe. CADEk justizian jarri helegiteak, egitasmoa politikoki gelditzeko eta eztabaida plazaratzeko burutuak, funtsezkoak izan dira obren gibel arazteko.

Lurzaindiko eta ELBko laborarien inplikazioaren ondotik, Ostia sareak ere borroka hau bere egitea erabaki zuen. Angelun, Alday promotorearen egoitza batzuen aitzinean aste bateko lehen okupazioa antolatu ondotik, sarea Marienean lanak hastekotan blokatze ekintzen ideia proposatzeko trenpuan sentitu zen. Bi hitzorduk (asteburu bateko okupazioa han berean eta Bouygues-en egoitzan maketaren andeatzea) ekintza zuzena gaineratu zioten lan amankomunari. Geroago, sentsibilitate guzien arteko koordinazioa jarriko zen martxan, emateko pauso bakoitza denen artean pentsatzeko gisan.

Batasuna eta aniztasuna

Talde bakoitzaren ibilbide, egiteko molde eta helburuak askotarikoak dira. Elkarren artean akomeatzen ikasi dugu, indartsuagoak bilakatzeko. Kontsentsuak leku handia ukan du eta tendentzia bakoitzak bere ekimenak bultzatu ditu, interes orokorra errespetatuz. Arlo guzietan, hozkari aitzina hartzea izan da metodoetarik bat, batzuetan elkarrekin arituz, bestetan bakoitza bere kasa. Osagarritasuna sortu da hortik, baita konbentzimendua sistema oso bat geldiaraztea posible dela, eta guzien ahalak erdian jarriz helmugara heldu daitekeela. Sekuentziaz sekuentzia, determinazio hori finkatu egin da.

Ostiaren xede nagusia lekuko borrokei sostengua ekartzea da eta karia horretara, ilegaltzat joak diren eginkizunak neurrian bultzatu dira, benetan kolektiboa den indar harremana sendotzeko gogoz, luze eta zabal asumitua. Horrela hasi zen eremuaren okupazio progresiboa, dei publiko eta parte hartzaileen bidez. Panel hautsi, hesi bota, lursail pozoindu bakoitzeko, inguruko jendea hor zen konponketen eta ber eraikuntzen egiteko, anitzetan auzoek abisaturik. Zad moduko okupazio iraunkorraren posibilitatea ez da urrun egon, eta behar izan ezkero aktiba liteke.

Sinboloak eta ondorioak

Sorpresarik gabe, indar militantea deuseztatzeko errepresioa eta maltzurkeria ez dira falta izan. Atxiloketak eta auziak ohiko diren lurralde honetan, inkulpatuei ekarri laguntza mintzaleku politikoa bihurtu da, sostenguaren zabaltzearekin batera. Gure jardueren ondorioak molde partekatuan kudeatu ditugu eta, dinamika aitzina joan arau, jende eta ideia berriak heldu dira. Elkar
laguntzak funtzionatu du, auzia Euskal Herriko osora eramanez, baita ere beste eskualdetatik etorri adiskide batzuen hurbiltzearekin. Eta, une batean, eragozpenen gainetik, irabazteko baldintzak emendatzen ari direla konturatzen gira, gure aurkakoenak ahultzen doazen bitartean.

Ez laxatu deus. Oraino bada bide egiteko eta ez dakigu ea promotorea edo lur jabea ez diren erreklamazio eta kexa sotiletan sartuko, berezkoa zaien diru gose logikan. Edo urguilua salbatzeko. Dena dela, eraikuntza programaren geldiarazte faktualaz gain, PLUi-a aldatzeko bataila da erdietsi beharreko helburua. Santuarizatzea.

Guzi horrekin ere ez dugu kapitalismoa ezabatuko, baina heldu diren mobilizazioei begira aurrekari inportantea izanen da dudarik gabe, herriari eta jaunttoei bidali seinalea. Arrazoi horiengatik ere jartzen ditugu hainbat energia afera honetan. Bakarrik fiteago goaz, elkarrekin urrunago.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude