Euskal Herria karta postala da!
Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Uda huntako irudi nagusietarik bat Euskal Herrian, berdin nagusiena, izan da naski, Frantziako itzuliaren hastapena Bilbotik eta ondotik izan diren hiru egunak Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdin barna. Kirola maite ukan ala ez, denek ikusi ditugu irudi horiek. Milaka lagun bilduak bide bazterretan, ikurrinak eskuetan, liranja kolorezko kamisetak jantzirik. Irudi horiek munduko itzulia egin dute. Zenbait egun berantago, Iparraldeko herri batzuetan atera ziren salaketa batzuk, espekulazioaren aurka, euskal herria ez dela karta postal bat. Ez dakit bi gertakarien artean loturarik baden baina interesgarri iduritzen zait biak lotzea.
Euskal Herria agertu da mundu osoan, bere nortasunarekin, bere ikurrinarekin, bere giroarekin. (...)