2026ko Otsail Ostegunak prest dira

Hitzaldiak, Donapaleuko Touzaa etxean iraganen dira. Arratseko 20:30ean hasiko dira tenorez. Hitzalditik landa, baso bat eta bixkotxatto bat partekatuz bi ele partekatzen ahalko dira.
Zabalik elkarteak, koherente izaiteari ausikia eginez, aurten, Otsail Ostegunak, urtarrilako azken ostegunean hasiko ditu. Hara jarraian, aurtengo prestatua izan den menua. Jakinez, lehen hitzordua, Urtarrilaren 29an, 20:30etan, TOUZAA etxean "SORGINA BANAIZ dokumentala"; ASISKOren komentario eta argitasunekin dela. (...)

Le progrès, vraiment ?

Présentées comme une innovation nécessaire face au changement climatique, les nouvelles techniques génomiques interrogent notre rapport au progrès.
Qui décide ? Au bénéfice de qui ? Et à quel prix pour les paysans, le vivant et la démocratie ? (...)

Hizkuntza desoreka intimoa

Bikote mistoetan, euskara ikasteak eta etxeko hizkuntza ohiturek talka egiten dute usu. Euskara ikasia duenak frustrazioa sentitzen du eta elebidun osoak aisetasuna bilatzen.
Bikotekidea ez denez irakaslerik hoberena, euskararekin eta senideekin harreman goxoak segurta daitezke jolasa lehenetsiz eta presioa saihestuz. (...)

Baromètre de l’euskara

Euskal Konfederazioa - Afin de connaître leur niveau d'engagement en faveur de la langue basque, Euskal Konfederazioa interpellera les candidat.es aux prochaines élections municipales via l'outil "Baromètre de l'engagement en faveur de l'euskara".
Les informations relatives à la démarche ainsi que le questionnaire on-line adressé aux candidat.es sont accessibles ci-après.  (...)

Baxoa Euskaraz: manifestaldia urtarrilaren 24an, 15:00etan Baionako Xaho Kaian

Hautetsiak eta Euskararen Erakunde Publikoko ordezkariak baikor itzuli dira Pariseko bilkuratik. Blanquer ministroaren Baxoko erreforma, hizkuntz gutiagotuak kontutan hartu gabe egin zela aitortu omen du Edouard Geffray Frantziako Hezkuntza ministroak. Baxoan, hizkuntza gutiagotuak kontutan hartuko dituen aldaketak azterktzeko prest agertu omen da. Baina aldaketak, izatekotan, 2027 urtean egiteko mentura litzateke. Hitz ederrez haratago, ekintzak behar ditugu eta berehala!
Azken asteetan euskara eta euskal kulturaren kontrako erasoak etengabeak dira: EEPren aitzinkondua mugatzea, Euskal Kultur Erakundearen aitzinkondua murriztea, auzitegietan euskaraz mintzatzeko debekua, euskal hedabideen finantzamendu murrizketaren mehatxuak, prefetak Ipar Euskal Herriko hautetsiei bidali gutuna. Euskarari Trabarik Ez! Euskalzaleak, familiak, herritarrak eta hautetsiak heien desadostasuna adieraztera gomitatzen ditugu, heldu den larunbatean, urtarrilaren 24an, 15:00etan Xaho Kaian, Baionan. (...)

Eta erasotzaileekin zer?

Erasoei buru egiteko, mugimendu feministak erasotuak babesteko protokoloak sortu ditu.
Ana Sarriak gogoetatzen du zigorraren zentzuaz, antolatzaileen arduraz eta erasotzaileekin egin beharreko lanketaz, jendarte eraldatzaile baten ikuspegitik. (...)

Euskara en état d’urgence

Les données de la dernière enquête sociolinguistique prospective sur l’usage de l’euskara en Hegoalde sont très inquiétantes. Think tanks et société civile analysent le phénomène et s’organisent pour éviter le pire.
Fin décembre à Bilbo, c'était le coup d’envoi du processus Batuz aldatu. Son but : susciter un mouvement social et réaliser un grand bond en avant. (...)

Eguberririk ez euskararentzat

Txomin Héguy - Eguberriko garai disdiratsutik (maleruski ez denentzat…) doi doia ateratzen ari gara eta 2026ko bideetan iadanik sartzen ari. Joan den abenduko 25a aitzin, pano publiko eder batek ene arreta erakarri zuen ene beribilean nindoalarik Baionako karriketan: NOËL A BAYONNE. Ezinezkoa ez ikustea. Haatik zailako izan zitzaidan ikustea eta NOËL A BAYONNEn azpian irakurtzea: EGUBERRI BAIONAN. (...)
Altabada, irudiaren tiraniaren azpian noraezean doan mundu batean, guti edo batere ez erakutsia ez da garrantzitsua, ez da existitzen eta desagertzera kondenatua da. (...) Beraz, zer aterabide gelditzen zaigu? (...)