Hego Lapurdiko EHBAI-eko hainbat hautetsi - Orain dela urte bat, G7a 2019ko agorrilean Biarritzen iraganen zela jakitera eman zutenean, albiste faltsu (fake news) bat zela uste izan genuen, hain zen surrealista. Alta, pentsaezinatzat jotzen genuen gertakaria, erreala bilakatu da eta G7a Biarritzen iraganen da. Ondorioak ez ditu Biarritzek soilik pairatuko, kostalde guziak jasanen ditu eta hein batean, Euskal Herriak.
Horiek horrela, burura datorkigun lehen galdera hau da : Nork erabaki du ? Ipar Euskal Herriko hautetsiak, erabaki honen parte izan ahal dira ? Argi da ezetz. Erabaki hau, frantziar gobernuaren estantzia gorenean erabakia izan da, Eliseoan. (...)