Blanquer, kasu, ikastola kexu!
Seaskak antolatzen du ekainaren 7an protesta ekitaldi bat Biarritzen. Bertan, Pariseko Gobernuaren politika salatzeko bere bigarren tanborrada aldarrikatzailea eginen du 50 urte ospatzen dituen Ikastolen federazioak.
Aurten ere beharrezkoak dituen postuak ezin lortuz dabil Seaska : 30 postu behar dituelarik 2019-2020 ikasturtearentzat, ministeritzak 5 eskaintzen dizkio federazioari. Seaskak tokiko hautetsiak alde ditu, Bordaleko errektorea ere bai, baina postuak Blanquerren ministerioan blokatuak dira. (...)