Euskaldunen polikonplexuak

Europako mintzairarik zaharrenaren hiztuna izaitea ez da denentzako errex. Izan euskaldun zahar edo berri, anitzak dira gure hizkuntzaren inguruko konplexuak.
Akatsak egitea normala bada ere, hobetzeko gogoa izan behar da gure iparrorratza. (...)

Kateekin ateak hautsi

BASAIZEA - 1979an lehen Nafarroaren Eguna ospatu zenetik, gauza anitz aldatu dira. Euskal kultura bera ere aldatu da eta etengabeko aldaketan ari da. Gure aldarrikapen katea aldiz, nahiz eta denboran zehar aldatzen den, ez da sekula moztu. Kateak erasotzeko etengabeko saiakerak gauzatu dituzte azken hilabeteetan. Gure balore kateak suntsitu nahi izan dituzte iaz, Nafarroaren Egunean emaniko LGBTIK+ bandera urratuz. Eskuin muturrak eta faxismoak geroz eta indar eta leku gehiago hartzen duen heinean, kateak lot ditzagun!
Kateekin ateak hauts ditzagun, norberaren mugaren ateak eta norberaren nahitik engaiamendu kate kolektibo eta oso bat sortu ditzagun faxismoaren diskurtsoak suntsituz, euskararen kontrako jarrera oldarkorrak salatuz eta lurraren suntsitzea oztopatuz. Aldarrikapen eta nahi guzi hauek ere kontutan harturik, aurten ere Nafarroaren Eguna antolatu dugu, apirilaren 27an, hain zuzen. Aitzinetik Kulturaldia indartsu jinen da. (...)

Mari Lagan, bat egin

Izena duenak izana du, ce qui se nomme existe. Elles assurent la logistique en base arrière ou sont en tête de proue, s’occupent des enfants ou d’une entreprise, suivent le collectif ou s’en émancipent, et parfois tout à la fois.
Enbata souhaite, par une série de portraits, contribuer à rendre visible le rôle des femmes dans le mouvement abertzale. Chacune aborde son parcours personnel, entremêlé avec le combat collectif, sa vision de l’abertzalisme, la place des femmes dans le militantisme : chaque portrait est un point de vue, aussi subjectif qu’universel. (...)

“Herri txikia” eta “hiri handia” elkarri begira

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - "Herri txiki, infernu handi" dio EITBko emankizunak herri txikietara joanez bertako bizi eta berezitasunak islatuz. Esaera zaharra ba omen den esalditxo hori hartu eta birmoldatuz gero, "lurralde edo herri txiki, baliabide txiki, infernu handi" eta "lurralde edo hiri handi, baliabide handi, baina, oraindik ere infernu handi" jarraitzen duela izaten ageri zaigu han-hemenka entzuten ahal ditugun esanetan.
Kasu honetan Ipar Euskal Herriari jarriko genioke herri txiki izendapena, eta hiri handi Hego Euskal Herriari edo zehazkiago Euskal Erkidegoari. (...)

Retour sur les affaires Fañch

En février, les tribunaux de Lorient et d’Angers ont dû délibérer sur le prénom breton Fañch, interdit à l’Etat Civil à cause du tilde sur le n.
Si les débats se centrent sur l’appartenance ou non du ñ à la langue française, la question mérite une lecture plus large. (...)

EUSKARA JENDEA. 5. atala: “Gerren arteko pizkundean”

Frantses Iraultzaren eta Foruen desagerpenaren ostean, erdaren aldeko politikak are zorrotzagoak bilakatu ziren eta, ondorioz, nabarmenago euskararen kaltetan.
XIX. mendean, bestalde, herri kulturaren aurkikuntza dugu. Europako euskaltzaleak eta hizkuntzalariak lanean hasi ziren: Humboldt, Bonaparte…, ondorengo ikertzaileengan eragin nabaria izan zutelarik (Azkue, Barandiaran…). Aldi berean, hizkuntzarekiko eta herriarekiko kontzientzia pizten hasi zen (Lore Jokoak, Zazpiak bat…). XIX. mendeko amaieran eta XX. mendeko hasieran pizkundea gertatu zen euskararen eta euskal kulturaren inguruan: erakundeak (Eusko Ikaskuntza, Euskaltzaindia), elkarteak (Euskaltzaleak…), kazetak (Eskualduna, Eguna…), literatura, bertsolaritza… (...)