Euskara, marra gorria
Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Frantziako hauteskunde sistema ez da egina boterean dagoena dudan ezartzen duten talde politikoentzat. Ez da egina gutxituak eta zapalduak diren komunitateentzat eta herrientzat. Egia da Frantziako azken hauteskundeetan “lurrikara” gisako bat gertatu zela, eta tsunami macronistak hankaz gora igorri zituela ordu arte politikaren zutabe nagusiak ziren alderdi sozialista eta RPRren ondorengoak.
Baina haien ordez jarri zen haien barnean hazi zen ildo politiko bat, alderdi sozialistako eta Les Républicains- eko hondarretatik hazi zena. Ez zen berrikuntzarik, baizik eta botere hegemonikoaren berrantolaketa bat. (...)