CADE-Lurzaindia-Nahi Dugun Herria - Gutun honen bidez zuzendu nahi gatzaizkie, Marieniako lautadaren betonatzeko deituak izan daitezkeen artisau guzier. Justiziak lehen eraikitzeko baimena deuseztatu ondoan, bigarren baimen modifikatzaile bat pausatu zuen Bouygues-ek 2023ko agorrilaren 18an, gaurko egunean herriko etxearen esku da aztertzea. Auzitan ezarri genuen THPari buruzko epaiaren zain gira.
Tokiko populakuntzaren etxebizitza beharrei erantzuteko egina dela azaltzen digute proiektu hau defenditzen dutenek, baina argumentu hau estakuru hutsa da. Kanbon berean jadanik urbanizatuak diren lurretan, hainbat eta hainbat proiektu gara daitezke... (...) Horrenbestez, erran dezakegu Kanbon, jadanik urbanizatuak diren lurretan etxebizitzak sortzeko aukerak badirela. Heldu diren urteetan, tokiko artisauentzat lana izanen da beraz gorago aipatuak izan diren etxebizitzen eraikitzeko edota berritzeko. (...)
2014az geroztik Marieniako betonatzearen kontra mobilizatuak gira eta kontra borrokatzen segituko dugu proiektuak xutik diraueno. Zuen gizarte eta ingurumen ardurari dei egiten diogu, zuen hiritar konzientziari dei egiten diogu, gurekin batera lan egin dezazuen, hel lekizkizuekeen galderei ezezkoa emanez.