Iritzia
Eskualdekatze malestruka
Frantziako eskualde berriak baldarki marraztuak izan dira, presaka, adostasunik gabe, kriterio nahasiekin. Gobernuak ez du kontsentsurik bilatu. Errepublikako egitura hein horretara hunkitzen duen aldaketa batean, iduri luke gehiengo ahalik eta zabalena bildu behar litzatekeela, bereziki eskuinaren eta ezkerraren arteko zatiketarik ez dagoelarik oinarrian, eta hori kasu garbia zen dosier honetan.
Gobernuak ez du holakorik egin, hortik urrun.