Bizikidetza eta diglosia

PNVPSEBidelaguna hautatu du EAJk. Ustekaberik ez dago, baina dezepzioa bai. Gipuzkoako foru Aldundian edota Donostiako eta Gasteizko udaletan bezala, Eusko Jaurlaritzan ere PSE-EE izanen da alderdi jeltzalearen aliatua. Hots, hauteskunde kanpainan euskararen kontra kanpaina erasokorra egin zuen alderdiari eman dizkio Jaurlaritzako giltzak EAJk. “Bizikidetzaren” ikur gisa aurkez daiteke.

Hori da PSE-EEk behin eta berriz nahi duen argazkia: abertzaleen eta ez abertzaleen arteko lana, “frenteetatik” kanpo.

2008an ez zitzaien inporta izan Patxi Lopezi eta bere alderdikideei abertzaleen kontrako “frente” bat osatzeko. Baina hori ez bide zen “frentea”… Gobernatzeko akordioa abertzaleek egin balezate, bai, “frentea” litzateke.

Euskaldunek beren identitatearen defentsa egiten dutenean, euskararen eta euskal kulturaren errespetua galdetzen dutenean, “itxiak” eta “identitarioak” dira (ezkorki, bistan da). Frantses edo espainol identitatea eta kultura goraipatzea ez da, ez, “identitarioa” eta “itxia”, hori da “unibertsala” izatea.

Komunikazio kanpainetatik euskara baztertzen denean kexatzen bagara, marmartiak gara; baina bertso txapelketako finalaren afixa euskara hutsez bada, “baztertzaileak” gara. Hierarkia kontu bat da dena.

Euskara toleratzen da, kontrakoa erratea gaizki ikusia baita gaur egun. Onesten da, baina ez zaio zinezko baliorik aitortzen.

Euskara toleratzen da,
kontrakoa erratea gaizki ikusia baita gaur egun.
Onesten da,
baina ez zaio zinezko baliorik aitortzen

Nehor ez bedi baztertua sendi euskara ez jakiteagatik, ezta bertsoak entzuteko ere. Hori da logika.

Frantziako Gobernuko txosten batek argiki azaldu berri du Baxoa euskaraz egiteari buruz: funtsezkoa da frantsesa, eta frantses maila ona bermatu behar da.

Euskara, bigarren mailakoa da. Euskara hautazkoa da, eta hautazkoa baizik ez daiteke izan.

Derrigorrezkoa frantsesa eta espainola dira. Eta hori da PSE-EEren programa. Aspaldi ari dira EGAri balioa kendu nahian edo lanpostu publikoetan euskara eskatzearen kontra. Nahiz eta euskara ofiziala den Euskal Autonomia Erkidegoan, PSE-EErentzat (eta bistan denez, PPrentzat), euskara hautazkoa baizik ez daiteke izan. Espainola ez da hautazkoa; espainola jakin behar da. Hierarkia bat bada hor.

Diglosia ere hori da: hizkuntza bat nagusi denean, botere gehiago duenean –edo boterea hark duenean–, ttipiari nagusitzen zaio, eta ttipia beti dago gutxiturik. Euskarari pasatzen zaio hori.

Bizikidetza – PSE-EEren erara – ez ote da hori ere? Bizikidetza beti da proiektu abertzalea ahultzeko, proiektu horri zilegitasuna kentzeko. Bistan denez, txanpon horren beste aldea da Espainiako legediaren nagusitasuna onartzea.

PSE-EErekin ez dago independentziari begirako biderik egiterik (ez eta ere “erabakitzeko eskubideari” begira), ez dago aukerarik euskarak behar duen sustapena erdiesteko… Espainiako araudia nagusi izatea islatzen da, administrazioan, irakaskuntzan, komunikabide publikoetan…

PSE-EEk hierarkia hori horrela egoteko ahalegina eginen du.

Hein handi batez PSE-EEri zor zaio Euskal Herriko mapa desitxuratu eta EAEra ekartzea, “Euskadi” edo “País Vasco” EAEra mugatzea…

Euskal Herriaren ukapena eta euskararen ahultzea helburu duen alderdi batekin elkartuz, “bizikidetza” ulertu behar da Espainia baten barneko erregionalismotik harago ez joateko hautu gisa.

Bizikidetza hori diglosiaren gisakoa da. Indartsuenak, lege nagusia alde daukanak, beti lortuko du ahula menean mantentzea. Eta hori, nahiz eta alderdi horrek bildu zuen ostikorik latzena azken hauteskundeetan.

Bizikidetza ezin ote da ulertu beti elkarren kontra kalapitan ari diren indar abertzaleen arteko elkarlan gisa? Horrek emaitza argiagoak lituzke gizartean.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).