Estatua, nazioa, Europa
Nazionalismoa Europaren etsaia dela: egia handia diote hor espainiar eta frantziar politikariek. Haatik ez ote dira nazionalismoz tronpatzen? Segurki baietz: Europa kaltetzen duena, Estatuen nazionalismoa da, Estatuen absolutismo berekoia, duela ehun urte munduko lehen gerla piztu zuelarik bezala.
Alderantziz Estatu gabeko nazio txikien nazionalismoa Europaren alde doa, Estatuen absolutismo egoista hori ahultzen baitu.