Euskal Presoen sakabanaketa zenbakitan

Sakabanaketa475 euskal preso politiko 79 espetxetan sakabanatuta direla aurkezten digu Etxerat-en maiatzeko txostenak. 

  • 365 preso espainiar estatuko 44 espetxetan sakabanatuta
  • 101 preso frantziar estatuako 28 espetxetan sakabanatuta
  • 6 preso Euskal Herriko 4 espetxetan
  • 1 Ingalaterrako espetxe batean
  • 1 Portugalgo espetxe batean
  • 1 Sei Kondarrietako (Ipar Irlanda) espetxe batean
  • 8 preso espetxeratze arinduan, pairatzen dituzten gaixotasunak direla eta
  • 64 euskal preso Euskal Herritik 1000 eta 1100 kilometrotara dauden espetxeetan
  • 132 euskal preso Euskal Herritik 800 eta 990 kilometrotara dauden espetxeetan
  • 159 euskal preso Euskal Herritik 500 eta 790 kilometrotara dauden espetxeetan
  • 37 euskal preso Euskal Herritik 400 eta 490 kilometrotara dauden espetxeetan
  • 72 euskal preso Euskal Herritik 400 kilometrotara baino gutxiago dauden espetxeetan
  • 3 euskal preso Euskal Herritik urrun dauden 3 herrialdetako espetxeetan

2 thoughts on “Euskal Presoen sakabanaketa zenbakitan

  1. Zuentzat -Etxeratekoentzat bezala- 475 presoner (EPPKkoak) horietaz kanpo direnak ez ote dira ‘”euskal preso politikoak”?
    Ez da hori baitezpadako egia, halabainan.
    Zendako ez bertzeak ere aipatu? edo bederen tituluan eman: “Etxeraten araberako euskal presoen sakabaneketa zenbakitan”.
    Jakin nahia

  2. Eta EPPKkoak ez diren presonerak ez ote dira “euskal presoak”?

    Jakin nahia

    1. Artikuluaren sarreran eta artikuluan berean azpimarratua den bezala, Enbata.info-k Etxerat-en txostena du sarean ezartzen. Enbatak preso politiko guziak (kolektibokoak edo ez) hala kontsideratzen ditu eta hainbat aldiz hori idatzi du bere aleetan, kolektiboarekin desadostasuna erakutsi duten presoen bazterketa kritikatuz ere.

Comments are closed.