“Egiten dugunari herri zentzu bat eman”
Aurten, Ipar Euskal Herrian bizi den bihurgunea markatzeko eta ospatzeko beharra ikusi ondoren, Ipar Euskal Herriko hainbat herritarrek Aberri Eguna Uztaritzen ospatzeko deia luzatu dute.
Egitarau aberatsa dela medio (lurraldeko hainbat elkarteren herrixka, manifa, bazkari alaitua, etab.) antolakuntzaren arabera 1300 pertsonek osatutako manifestaldiaren bukaeran irakurri mezua irakurtzeko parada duzue jarraian. "Urratsez urrats, segi dezagun Euskal Herria eraikitzen !". (...)