Uda beroa
Bai, zinez uda gartsua, lehenik aroari dagokiola. Adibidez Larrabilen zigalen gitarra enzuten dut nasai, Provencen banintz bezala.
Chirac Frantziako presidente ohiak bere aginte denboran zioen etxea sutan genuela. Erranaldiak urte andana badu, eta geroztik nora so gaude, zer ari gara ? Egoera hobetu ote zaigu ? Aitzitik gaizkondu da. Estatuburuek delibero ederrik hartu digute nazioarteko goi bileretan, baina jarraian zer egin dute ? CO2 isuria ugarituz doa. Garapenaren izenean, petrolioa gero eta burrusta handiagoan hurrupatzen du mundu zabaleko ekonomiak, gero eta karbono gehiago errez. (...)