Minorizazio gorrian

Iñaki Iurrebaso Biteri soziologoak iritzi artikulu hau Telesforo Monzon elab webgunean argitaratu du, Argia.eus-en agertzen bertsioa jarraian atzemanen duzue.
Iurrebasok dio euskara heriotzatik gertuago dagoela normalizazio egoera batetik baino. Egoerak bi gauza eskatzen dituela adierazi du: egoeraren larritasunaren kontzientzia hartzea eta hizkuntza politika ausartak abian jartzea. (...)

Etorkizunaren nostalgiaz gizarte harremanak birsortu

Gure historian, bertze hainbat herriren historian bezala, aurkitzen dugu gizarte harremanen antolaketa horizontala, tokian tokikoa eta denen beharrei erantzuten laguntzeko modukoa. Bizimoduen industrializazioaren ondorioz, gizarte harreman horien praktika gehienak desagertu dira, baina zorionez horien memoria eta muina ez dira desagertu.
Burujabetzak eraikitzeko lagun gaitzakete, baldin eta iraganaren nostalgia elikatu baino etorkizuneko nostalgiaz baliatzen bagare. (...)

Dans la cour des grands

La candidature EHBai aux législatives sous la bannière NFP annonçait déjà l’entrée du parti abertzale dans la cour des grands. La victoire au soir du 7 juillet l’a concrétisée.
Une nouvelle étape donc pour le mouvement abertzale de gauche avec ses opportunités et ses défis. (...)

Semer et récolter

Les abertzale sortent renforcés des élections législatives qui viennent de se dérouler en Iparralde.
Ils en auront bien besoin pour se préparer aux inquiétantes perspectives qui se dessinent à l’échelle de l’État français. (...)

“Gazteon beharrak asetuko dituen Euskal Herrian bizi nahi dugu”

XUTI GAZTE - Uztailaren 14eko besta egun arrotz honetan frantziar proiektu jakobinoa inposatzen zaigu euskal herritarroi beste behin ere. Frantizar errepublikaren baloreak goraipatzeko baliatuko den egun honen gibelean Euskal Herriko gazteok bizi dugun zapalkuntza ezkutatzen da.
Muturreko egoera pairatzen dugu gazteok: euskaraz ikasi eta mintzatzeko aukera eskasa, etxebizitza eskuraezina, lan prekarietatea, bortizkeria matxista, LGTBfobo eta arrazista, goi mailako ikasketetarako eskaintza urria, lurraren suntsipena, turismo masiboa, etab… Ezinezkoa bilakatu zaigu Ipar Euskal Herrian bizitzea, eta Frantziara joatera kondenatuak gara. (....)

Hiru ezezaguneko ekuazioa?

Bururat jin zaizkit Amets Arzallus-ek duela zenbait urte EH Bilduko mitin batean deklamatu zituen hitz liluragarriak. Bere sarreran, hitz hauek botatu zituen: "enea ez da ahots politikoa baina politikak bermatzen ez badu liberazio kulturala, behar bada kulturak bermatu beharko du liberazio politikoa".
Kulturak bermatzen badu beti politika, beste bertsolari bat deitzen dut edito honetara. Jon Maiak argitaratu dituen azken lanetan – Kantu (berri) bat gara – aipatzen ditu bi Euskal Herri: A eta B. Laburbilduz, A Euskal Herria dugu euskal nortasunari atxikia den eta / edo abertzaletasunari lotua den Euskal Herria.. Euskal Herriko B multzoan, Jon Maia segituz beti, "euskal labela" ez duten gauzak edo jendeak atzematen dira. Agertu dea orain C Ipar Euskal Herririk? Kanpotik etorriak diren jende batzuk baita hemen sortu direnak ere batzen dituena, pentsamendu orokor baten inguruan. (...).

Baionako besta alternatiboak

Hara Baionako Bestetako hainbat gune alternatiboren atzemaiteko aurtengo mapa.
Begirada batean gune euskaldun, herrikoi eta feministei ikusgarritasun bat emaiten die mapa honek, pestazaleei eta eragileetako kideei. (...)